Ilaski Serrano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ilaski Serrano
Bizitza
Jaiotza Bermeo1976ko martxoaren 9a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lanbidea
Lanbidea kazetaria, berriemailea eta irrati-esataria
Lantokia(k) Donostia eta Iurreta
Enplegatzailea(k) Euskal Irrati Telebista

Ilaski Serrano (Bermeo, Bizkaia, 1976ko martxoaren 9a) kazetaria, esataria eta telebistako-aurkezlea da. Kazetaritzan lizentziatua da.

21 urterekin eta karrera amaitu gabe zuela, Euskadi Gaztea irrati-katean hasi zen lanean esatari bezala. Geroago, telebistan agertzen hasi zen, irratiko lanak inoiz baztertu gabe. Hurrengo telebista-programatan egin du lan: KTM!, Betizu Gain-Gaina, Betishow, Betizu Arena. Ondoren, bi urtez aritu zen, herriz-herri Betimu karaokea aurkezten. Gero, Kuxkuxeroak umorezko saioan egin zuen lan.

2006ko urtarrila geroztik Mihiluze telebista-programa aurkezten du Kike Amonarrizekin. Horrez gain, 2011ko irailetik Oilategia irratsaioa aurkezten du Euskadi Irratian, Mikel Pagadizabal eta Jon Iraolarekin batera.

2013ko irailetik aurrera ETB1eko Airean saioa Jaime Otamendi, Usoa Arbelaitz eta Mikel Pagadizabalekin batera aurkeztu ohi du.

2015eko irailetik albistegiaz gain Azpimarra saioa aurkezten du ere Iban Garate eta Maddalen Iriarterekin ETB1en.

2016ko irailetik albistegiaz gain Ahoz aho saioa aurkezten du ere Amaia Cayero eta Ruben Abalarekin ETB1en.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko maiatzean Bermeoko Arrain Azokako hasierako ekitaldian 2008. urteko Hegaluze Saria eman zioten, Bermeo ezagutzera emateagatik edo urteko bermeotarra izateagatik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.