Edukira joan

Antzinako ekido arrazen ezaugarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorraia zaldi arrazako moxala. Ilaian nabarmenak mando-marra zein zebra-marrak. Antzineko ekido arrazen ezaugarriak

Antzineko ekido arrazen ezaugarriak, ingelesez: Primitive markings, frantsesez: Marques primitives des équidés, bereziki ilajearen kolorean baina ez bakarrik asto, basasto edo onagroetan agertzen diren ezaugarri edo "markak dira". Zaldiengan antzinako zaldi arrazetan (bereziki antzinako poni arrazetan) agertzen dira ezaugarri hauek[1]. Marka hauek bereziki dun geneak sortzen dituen ilaje kolorekin lotuta agertzen dira[2].

Antzineko ezaugarri hauek dira bereziki mando-marra bizkarraldean eta zebra-marrak hanketan zein gorputzaren beste hainbat ataletan. Dun genea daramaten arraza guztiek daukate mando-marra bizkarrean ageri, baina gainontzeko antzineko ezaugarriak aldatzen dira batetik bestera. Arraza zaharreko beste ezaugarriak hauxek dira: Besaburuetan marrak eta ile argiagoak zurda eta buztan ertzetan.

Anztineko ezaugarrien jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dun geneak markatzen du neurri batean aspaldiko zenbait zaldi arrazetan "jatorrizko mota basatia", ingelesez: Wild type[3]. Hala ere dun geneari lotutako ezaugarriak ez dira bakarrak antzineko zaldi arrazak definitzerakoan.

Labar artean ugari dira antzinako ekido arrazen ezaugarriekin agertzen diren figurak. Esate baterako Zestoako Ekainen hainbat ekido agertzen dira antzinako ezaugarri nabarmenekin. Azken benetako basazaldia, przewalski zaldia, dun koloreko aberea eta antzinako ekido arrazen beste ezaugarriekin, hanketako zebradurak esate baterako.

Ekainberriko zaldiak. Ekaingo zaldi panelaren erreprodukzia.

Bizkarreko mando marra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mando marra bizkarrean eta ile argiagoak zurda eta buztanaren ertzetan konik zaldi arrazako ponietan.

Mando marra aberearen bizkar hezur guztian hedatzen den marra iluna da.

zebra marrak zaldi baten hankan
zebra marrak zaldi baten hankan

Antzinako ekido arrazen beste hainbat ezaugarri

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Stachurska, AM (1999). "Inheritance of primitive markings in horses". J. Anim. Breed. Genet. 116: 29–38.
  2. http://www.vgl.ucdavis.edu/services/dunhorse.php
  3. http://link.springer.com/article/10.1007%2FBF01763802

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]