Sorraia
Sorraia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Sorraia zaldia Portugaleko bertako zaldi arraza da. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik, sorraia arraza ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Portugaleko antzinako zaldi arraza bat da. Bere jatorrizko hedapen eremua Sor eta Raia ibaien arteko lurretan kokatzen da. Azken aleak bertan zeuden joan den mendearen hastapenetan. Bere eragina nabarmena da Iberiar Penintsulako hegoaldeko bertako hainbat zaldi arrazetan.
Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sorraia arraza tarpanaren ondorengo zuzena da. Egungo sorraia zaldiek antza handia daukate Mediterraneo bazterrean aurkitutako zenbait labar pinturekin[1]. Arrazaren sorrera Iberiar Penintsulako hego-mendebal aldean kokatzen da. Bere arbaso zuzena holozenoan etxekotuta egon zitekeen Equus caballus antunensi izan zen. Batzuek garai batean Iberiar Penintsulan hedatutako zebra edo enzebro delako ekido basatia sorraiekin lotzen dute. Sorraia enzebro hauen ondorengo zuzena izango litzateke.
Antza Holozenoan hiru zaldi mota zeuden Iberiar penintsulan. Iparraldean eta Pirinioetako zaldiek egungo garrano zaldiaren pottokaren, asturkoi eta abarren arbasoa litzateke. Penintsulako goi ordokietan eta barneko mendi multzoetan Gaztelako behoka arrazen eta egungo Ordunteko behorren arbasoa, Zeltiberiarren "Thieldon"en arbasoak. Azkenak, eta hauek sorraien arbasoak lirateke, Penintsulako hego eta mendebaldean zabaltzen ziren[2].
Ruy d'Andrade zaldi zaleak aurkitu zuen arraza 1920.en urtean eta aurreneko urratsak eman zituen babesteko.
Arrazaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Antzineko ekido arrazen ezaugarri asko dauka. Mando-lerroa bizkarrean eta zebra-marrak hanketan, edota hanken beheko partea iluna.
- Altuera soin gurutzera: 1,45-1,50 metro artean.
- Burua zorrotza eta arteza.
- Belarri txitxi eta mugikorrak.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Arrazari buruzko WEB horrialdea
- Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 74. ISBN 9728387202.
- Hendricks, Bonnie (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds (Paperback ed.). University of Oklahoma Press. pp. 384–385. ISBN 9780806138848.
- Bongianni, Maurizio (editor) (1988). Simon & Schuster's Guide to Horses and Ponies. New York, NY: Simon & Schuster, Inc.. p. 154. ISBN 0671660683.
- Oelke, Hardy. "Sorraia Characteristics:SMS Standard of Perfection". Sorraia Mustang Studbook. Hardy Oelke. http://www.spanish-mustang.org/SorraiaMustang/SorraiaMustangStudbook.html. Retrieved 2011-10-30.
- Luís, Christina, E. Gus Cothran, and Maria do Mar Oom (2007). "Inbreeding and Genetic Structure in the Endangered Sorraia Horse Breed: Implications for its Conservation and Management". Journal of Heredity 98 (3): 232–237. doi:10.1093/jhered/esm009. PMID 17404326. http://jhered.oxfordjournals.org/cgi/content/full/98/3/232. Retrieved 2008-12-19.
- Sponenberg, Dan Phillip (2003). Equine Color Genetics. Blackwell Publishing. pp. 29, 38. ISBN 081380759X.
- "About the breed". Norwegian Fjord Horse Registry. http://www.nfhr.com/catalog/index.php?aboutthebreed=1. Retrieved 2008-12-30.
- Cordeiro, Arsénio Raposo and Ruy d'Andrade (1997). Lusitano Horse - Son of the Wind. Lisboa: Edicoes Inapa. p. 70. ISBN 9728387202.
- d'Andrade, R (1945). "Sorraia.". Boletim Pecuário 13: 1–13.
- Jordana, J; Parés PM (1999). "Relaciones genéticas entre razas ibéricas de caballos utilizando caracteres morfológicos. Prototipos raciales.". AGRI 26: 75–94. https://web.archive.org/web/20110907224746/http://www.rac.uab.es/bibliografia/articles/AHP/AGRI.pdf.