Edukira joan

Aotus lemurinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aotus lemurinus
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaAotidae
GeneroaAotus
Espeziea Aotus lemurinus
I. Geoffroy 1843[1]
Banaketa mapa

Aotus lemurinus Aotus generoko animalia da, primateen barruko platirrino bat. Ekuadorren eta Kolonbian bizi da.[2]. IUCNren arabera, Aotus hershkovitzi espeziea ez da baliagarria eta A. lemurinusen sinonimoa da.

Bere generoko beste kide batzuk bezala, espezie hau gautarra da; bere buru txiki eta biribila beltzez marratua dago eta bi begi handi eta marroiek menderatzen dute. Argiarekin gauez argituz gero, distira gorrixka bat dute, hontz baten antzeko efektua ematen diena. Bere bekain zuriak oso iletsuak dira, euren artean ilaje ilunagoko adabaki bat dutelarik. Bere ilaje grisa trinko eta artiletsua bezala deskribatzen da, animaliaren azpialdea hori-laranja kolorekoa delarik. Bere isats arre-beltzetik laranjara ez da tolesgarria, Hego Amerikako beste tximino batzuk bezala.

Gorputz-adar lirainak dute, hatz luze eta delikatuekin; hatz-mamizko kuxinak zabalak ditu. Helduek 1,3 kilogramoko pisua lor dezakete; ez da dimorfismo sexualik ikusten.

Habitata eta dieta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu lehor zein hezeetan aurkitzen da, eta basoko errezelaren maila guztiak hartzen ditu; hala ere, gutxitan aurkitzen da lurrean. Bere hedadura Kolonbia eta Venezuela, Ekuador eta Panamaraino da; Ande tropikaletan ere aurkitzen da.

Nagusiki frugiboroa da, tximino honek landaredia, intsektuak, nektarra eta baita beste ugaztun eta hegazti txikiak ere jaten ditu fruta urria denean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. I. Geoffroy. (1843). 16 C. R. Acad. Sci. Paris, 1151 or..
  2. Defler, Thomas R.. Primates of Colombia. ISBN 1-881173-83-6..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]