Edukira joan

Lukiano

Lukiano
 Euskal Herria
La Encontrada izeneko parajeko baserria, Baia ibaiaren bazterrean.
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaZuia
Herritarralukianoar
Geografia
Koordenatuak42°55′53″N 2°51′25″W / 42.93139°N 2.85694°W / 42.93139; -2.85694
Garaiera620 m
Demografia
Biztanleria43 (2025)

Lukiano Arabako iparraldean dagoen herri txikia edo kontzejua da, Zuiako Kuadrillan. Gainera, Zuiako udalerria eratzen duten herrietariko bat da, honen hegoaldean dagoelarik.

Bi zatitan banatuta dago, alde batetik San Joan Bataiatzailearen elizaren inguruan dagoen herrigune nagusia, eta bestetik Baiaseko ibarraren etxe multzoa. Jaiak ekainaren 24an ospatzen dituzte.

Udalerri bera osatzen duten Aperregi hego-ekialdean, Gillerna iparraldean eta Bitoriano ipar-ekialdean mugakide ditu. Hego-mendebaldean bestela Kuartangoko udalerria dugu.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaiako mendilerroaren iparraldean dago, eta Ganalto mendira igotzeko ohiko abiapuntua da beraz.

Abeltzaintza da jarduera tradizional nagusia oraindik ere.

Lukianoko biztanleria

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
5Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegiUrduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Joan bataiatzailearen eliza
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]