Edukira joan

Sarria (Zuia)

Sarria
 Euskal Herria
Sarriako elizaren aurrealdea
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaZuia
Geografia
Koordenatuak42°57′59″N 2°49′26″W / 42.96634174°N 2.82387046°W / 42.96634174; -2.82387046
Demografia
Biztanleria274 (2025)
Artikulu hau Sarria Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sarria (argipena)».

Sarria[1] Arabako iparraldean dagoen herri bat da, Zuiako Kuadrillan kokatua. Gainera, Zuiako udalerria eratzen duten herrietariko bat da, Murgiaren ipar-mendebaldean dagoena.

Euskarak inguru horretan izandako eragin sakonaren erakusgarri, gaztelaniaz ere herriaren izenak hiru silaba ditu eta i letra da azentu nagusia daramana.

Sarria izenaren bukaerako -a hori artikulua da.[1] Beraz, Bizkaia izenaren antzera deklinatzekoa dugu: Sarria, Sarrian, Sarriaren... baina Sarriko, Sarritik, Sarrira...

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorbeiako Parke Naturalaren hegoaldean dagoen sarrera nagusia da herria, bai eta Gorbeia, Usategieta edo Odoriaga mendietara igotzeko abiapuntuak ere.

Bestela, Baias ibaiak mendi aldean jaio ondoren herria zeharkatzen du.

Sarriko biztanleria

San Lorentzoren omenezko jai nagusiaz gain, Gabon Bideko Taldea izeneko kalejira Eguberriko arratsaldean antolatzen dute Sarriko herritarrek duela hogeita hamar urte baino gehiago, eta gaur egun milaka bisitari erakarri ohi dituzte.

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
14Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)Izarra

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
5Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegiUrduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Herriko parrokia San Lorentzo eliza da. Karobi zahar bat eta errota zaharra auzolanean berreskuratu dira, baita Sortzez Garbiaren baseliza sarrera. Baseliza hori 1590. urtean eraiki zen Pedro Ramírez Martínez de Sarria elizgizonaren aginduz. XVIII. mendeko erretaula barrokoa du, eta bertan kokatu zen XVII. mendeko Sortzez Garbi baten eskultura barrokoa, oso kalitate onekoa eta ziur aski Italiako tailer batean egin zena[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Euskaltzaindia: Zuia toponimoa, Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz) Guía de Monumentos Abierto por un día - Murgia-Gopegi. Ermitaraba / El Correo, 4-5 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sarria, Zuiako Udalaren webgunean