Edukira joan

Pinguino enperadore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aptenodytes forsteri» orritik birbideratua)
Pinguino enperadore
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaSphenisciformes
FamiliaSpheniscidae
GeneroaAptenodytes
Espeziea Aptenodytes forsteri
Gray, 1844
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakAptenodytes forsteri egg (en) Itzuli
Masa425 g

Pinguino enperadorea (Aptenodytes forsteri) Aptenodytes generoko animalia-espeziea da, hegaztien Spheniscidae familiakoa.

Euskaraz, pinguino enperadore du izen arrunta. Pinguino guztien artean handiena da ha: arra eta emea berdintsuak dira ,lumei eta tamainari dagokienez: 120 cm-ko garaiera eta 20-45 kg-ko pisua izan ohi dute.

Gaur egungo Aptenodytes generoko bi espezie bizidunetako bat da —bestea pinguino erregea da—, baina bada froga fosilik beste espezie bat, A. ridgeni, izan zela baieztatzeko. Espezie haren fosila duela hiru milioi urtekoa da, eta Zeelanda Berrian aurkitu dute.

Pinguino enperadoreak bizkar, hegal eta buru beltzak ditu; aurrealdea (hanketatik bularreraino), berriz, zuria. Bularra argia du, eta belarrien inguruan bi aurikular hori distiratsu ditu.

Pinguino guztiak bezala, ez dezake du hegan egin. Hegal gogorrak ditu, gorputz hidrodinamikoa, eta igerilari bikaina da.

Elikadurari dagokionez, arrainak jaten ditu bereziki, baita krustazeoak (krilla, adibidez) eta zefalopodoak (txipiroia) ere. Ehizan ari dela, 18 min-raino egon daiteke ur azpian, eta 500 m-ko sakoneraraino hel daiteke. Izan ere, urpean igeri egiteko egokituta du gorputza pinguino enperadoreak: oxigeno gutxirekin moldatu ahal izateko hemoglobina-egitura berezia du, hezur sendoak ditu barotraumatismoa ekiditeko eta gaitasuna du metabolismoa atzeratzeko eta ezinbestekoak ez diren organo-funtzioak pausatzeko.

Pinguino enperadoreak helduen ugaltze-ziklo bereziagatik dira batez ere ezagunak: urtero bidaia luzea egiten dute (50-120 km), bikotekatzeko eta kumeak elikatzeko. Antarktikako negu gorrian ugaltzen den pinguino-espezie bakarra da. Emeak arrautza bakarra erruten du. Hasieran, arrak txitatzen du arrautza; bitartean, emea itsasora joaten da jatera. Gero, gurasoek txandak egiten dituzte, txitak zaintzeko eta itsasora jatera joateko.

Antarktikako espezie endemikoa da. Habitat naturalean, 20 bat urte inguru bizi da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Marche de l'empereur film documentala (frantsesez).