Krill Euphausiacea ordenako zenbait krustazeo txikiren izen generikoa da. Ur hotzetan bizi dira. Ipar hemisferioan, Meganyctiphanes norvegica da espezierik ugariena; Hego hemisferioan, berriz, Euphasia superba . Garrantzi handiko animaliak dira, funtsezko janari-iturri direlako arrain askorentzat eta, bereziki, baleentzat eta beste zetazeoentzat. Itsaso zabalean bizi dira, ur-hondoan, baina gauez gora igotzen dira. Zooplanktonaren parte dira, eta planktonean izaten diren beste izaki txikiak (kokepodoak, batez ere) janez elikatzen dira.