Arabiar Errepublika Batua
Arabiar Errepublika Batua الجمهورية العربية المتحدة Al-Gumhuriyah Al-Arabiyah Al-Muttahidah Al-Jumhuriyah Al-Arabiyah Al-Muttahidah | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1958 – 1971 | |||||||||||||
Errepublika | |||||||||||||
| |||||||||||||
Goiburua Walla Zaman Ya Selahy [1] والله زمان يا سلاحي Oh! nire arma | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburua | Kairo | ||||||||||||
Biztanleria | 32203000 | ||||||||||||
Azalera | 1166049 km² | ||||||||||||
Ekonomia | |||||||||||||
Dirua | Egiptoar libera Siriar libera | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera | ||||||||||||
Erlijioa | Laiko | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
|
Arabiar Errepublika Batua (arabieraz: ﺍﻟﺠﻤﻬﻮﺭﻳﺔ ﺍﻟﻌﺮﺑﻴﺔ ﺍﻟﻤﺘﺤﺪﺓ, Al-Ŷumḥūriyya Al-'Arabiyya Al-Muttaḥida) Egiptok eta Siriak 1958. urtean bat egin zutenean sortu zen estatu arabiarra izan zen, eta indarrean egon zen 1961. urtera arte. Hiriburua Kairo izan zen. Beste hamar urtean, 1971. urtera arte, Egiptok izan zuen izen ofiziala izaten jarraitu zuen. Hizkuntza ofiziala arabiera zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siriak izan zuen Arabiar Errepublika Batua sortzeko ekimena, estatu arabiar guztiak batzekotan, eta panarabismo ideologia Siriak eta Egiptok zeukatenez, biek egin zuten bat 1958. urteko otsailaren 1ean. Otsailaren 5ean Gamal Abdel Nasser, ordura arte Egiptoko presidente zena, izendatu zuten Arabiar Errepublika Batuko presidente; martxoaren 5ean estatu berriko Konstituzioa onartu zuten. 1.186.630 km²-ko azalera zeukan estatu berriak.
Egiptoko presidente izandakoak oso prestigio ona lortuta zuen inguruko herrialdeetako panarabisten artean Suezko kanalaren krisian egindako lanagatik. Hala ere, Nasser presidente eta hiriburua Kairo izateak Sirian ez zuen harrera onik izan, Egiptok Siria bereganatu zuelakoan. Bestalde, Siriako agintarien bizilekua Kairotik urrun egoteak botere-egoitzak aldatu zituen.
Iraupena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabiar Errepublika Batuak oso gutxi iraun zuen, besteak beste, legegintzan herrialde biek (Siriak eta Egiptok) zituzten aldeengatik, gizarteen antolaketa ezberdinengatik, politikoen ikuspegi anitzengatik, eta nazionalismoen presioengatik, orokorki, era askotako arazoak sortu zirelako.
Amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1961. urteko irailaren 28an Siriak kolpe militarra jo zuen, eta Arabiar Errepublika Batua bertan behera amaitu zen. Edozein modutan ere, Egiptok "Arabiar Errepublika Batua" izena 1971. urtera arte izan zuen.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denera, 81.121 milioi biztanle inguru izan zituen Arabiar Errepublika Batuak.