Aranguren (Zalla)
- Artikulu hau Zallako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aranguren (argipena)».
| Aranguren | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Zalla |
| Posta kodea | 48860 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°12′36″N 3°07′05″W / 43.21°N 3.1181°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 1.939 (2021) |
Aranguren Zallako (Bizkaia) ekialdean dagoen auzoa da, Gueñesko mugan kokatuta dagoena. Paper-fabrika herri guztiaren motor ekonomikoa izan zen, eta auzo honetan eraiki zuten XX. mendearen hasieran.
2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 1.835 biztanle zituen, udalerriaren bigarren populatuena izanda.
Auzuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txabarri, Oreña, Ojibar, San Juan, La Inmaculada, El Corso, Mendialde, Muñeran, Lasarte, La Perenal, El Torrejón, El Txakoli, Arangoiti, Oribe eta El Barranco.
Paper-fabrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1901ean La Papelera Española sortu zuten Arangurenen Nicolás María Urgoitiren eskutik, Zallako industriaren ikur nagusi bihurtuta. XX. mendearen amaieran Pastguren, Virtisú, Smurfit eta Kimberly-Clark enpresek osatu zuten herriko industriagunea, baina Pastguren krisialdi sakonean sartu ostean 2010ean jarduna eten egin behar izan zuten. Orue taldeak 2013an erosi eta martxan ipini zuten atzera.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko urtarrilaren amaieran uholdeek auzoa kaltetu zuten, Kadagua ibaiak gainezka egin ondoren. Javier Portillo Zallako alkatearen esanetan "azken 40 urteetako kalterik handienak" jaso zituzten Arangurenen, 1983ko uholdeak baino okerragoak izanda.[1]
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.950 | 1.938 | 1.937 | 1.937 | 1.915 | 1.890 | 1.865 | 1.849 | 1.835 |
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fevek auzoan geltokia dauka, eta bertan banatzen dira Karrantza eta Santanderrera jotzen duen trenbidea eta Balmaseda eta Leonera jotzen duena, biak Bilbotik datozelarik. Bilbo-Balmaseda aldirikoen lineak ez du geldiunerik egiten, baizik eta zuzenean geralekura doa.
Bestela, Osakidetzako kontsultategi medikoa eta zentro sozio-kulturala (hiltegia zegoen tokian kokatuta) daude.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekainaren 24an San Juan jaiak ospatzen dituzte, besteak beste pilota eta futbito txapelketekin eta berbenekin.
