Edukira joan

Arantxa Hirigoien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantxa Hirigoien
Bizitza
JaiotzaLarresoro1974ko otsailaren 24a (50 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
BizilekuaBaiona
Hezkuntza
HeziketaSeaska
Deustuko Unibertsitatea
Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria
Jasotako sariak

Inguma: arantxa-hirigoien

Arantxa Hirigoien Iriarte (Larresoro, Lapurdi, 1974ko otsailaren 24a) lapurtar hizkuntzalaria, bertsozalea, euskara-irakaslea eta Axut antzerki konpainiako kidea da.[1][2]

Ikasketak eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastolan ikasi zuen Seaskaren baitan, eta gero Euskal Filologia ikasketak Donostian egin zituen.

Gaztetan herri mugimenduan (Euskaldun Gazteria, Gazteriak edo IEHIE ikasle mugimenduan). Unibertsitate garaian Lubaki Bandan parte hartu zuen. Geroztik idazten hasi zen pixkat. Bereziki haurrendako zenbait kontu eta kantu prestatu zituen, Kantu Txapelketarako eta HAURROCK izeneko haur taldearentzat.[3]

Hizkuntzalari ikertzailea. (1992-2002)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean bizi izan zen Maurice Harriet larresoroarraren hiztegiari buruzko doktore-tesia aurkeztu zuen 2002an. "Maurice Harrieten (1814-1904) euskara-frantsesa hiztegi eskuizkribua: ikerketa lexikografikoa A, K eta T hizkiak".[4]

Gai horri buruz UEUren Udako ikastaroen sarrera-hitzaldia eman zuen Baionan, eta artikulu bana argitaratu zuen Euskaltzaindiaren Euskera eta Lapurdum aldizkarietan.[5]

Antzerkilari eta irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztegiaren ikerketa bukatuta 17 urtez euskara-irakaslea izan zen. Irakasle izateko itzuli zen Seaskara. Hainbat urtez, irakaskuntza eta antzerkia bereganatu ditu gero. Berarentzat bi mundu horiek elkarren osagarri dira. Harreman konplexu bat, funtsezko galderak iradokitzen dituen bikote berezia. Berarentzat antzerkiak sortzen dituen emozio edo sentimendu guziek transmititzeko leku egokiena da eskola, ikastetxea, hezkuntza arloa.[2]

« Euskarazko sormen laborategiak sortu behar ditugu, gazteei ibilbide kultural eta artistiko zabala eskainiz. Ikus eta sendi dezaten ere, euskara ez dela hizkuntza akademikoa bakarrik, baizik eta euskaraz sortzen ahal dela, euskaraz jostatzen ahal dela, euskaraz plazera hartzen ahal dela ere bai... hots, euskaraz bizi daitekeela, gure eredu zuzenak eraikiz. Hori da Axut ! Kolektiboan finkatu dugun desafio berria, gogotsu eta ilusioz beterik. »

—Arantxa Hirigoien[2]


Bertsozalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai-jartzaile moduan ibili izan da bertso-saiotan (Nafarroako Txapelketa 2000, 2001; Bertso Eguna 2000 Donostian), eta aurkezlea izan zen Euskal Telebistako Hitzetik Hortzera 1999-2002 bitartean.[3]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2002: Sarrera-hitzaldia eman zuen UEUren udako ikastaroetan Baionan. Maurice Harriet-en hiztegia aztertu zuen. XIX. mendeko hiztegi hori erabat ezezaguna zen, ez baitzen sekulan argitaratua izan. Alta, euskara-frantses hiztegi hori edukiz arras aberatsa da, eta euskalki guztiak hartzen ditu kontuan.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. (2020-07-09). «AHOZKOTASUNAREN ETA AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA. Udako Ikastaroak (2020 - Donostia)» bdb.bertsozale.eus (BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. Mintzola. UPV-EHU) (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  2. a b c «Aurkezpenak - Arantxa Hirigoien» www.axut.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  3. a b Xenpelar Dokumentazio Zentroa-BertsozaleElkartea. «Arantxa Hirigoien - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  4. Hirigoien Iriarte, Arantxa. (2002). Maurice Harrieten (1814-1904) euskara-frantsesa hiztegi eskuizkribua: ikerketa lexikografikoa A, K eta T hizkiak. Eduki taularen ikusgarritasuna aldatu Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea (UPPA/PU) (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  5. «Arantxa Hirigoien Iriarte :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  6. Bidegain, Eneko. (2002-07-02). «Ostirala bitartean hainbat gai landuko dituzte Miarritzen, Irunera joan aitzin. Manex Goihenetxeren lanari ohore.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus): 12-13. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  7. Hirigoien Iriarte, Arantxa. (2002). Sarrera hitzaldia: euskarazko hiztegigintza. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]