Arantza San Sebastian
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Arantza San Sebastian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1958ko abuztuaren 30a (63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Jakintza ikastola (Donostia) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila |
![]() ![]() |
Arantza San Sebastian Mateos (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko abuztuaren 30a) Irakaslea eta Donostialdeko Berritzeguneko aholkularia izan da urte askotan.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elizbarrutiko Irakasle Eskolan, Donostiako apaiztegian egin zituen ikasketak. Enkarni Genua, Imanol Urbieta, Jesus Mari Goñi eta beste batzuk izan zituen irakasle. Bi urte egin zituen han, eta gero lanean hasi nintzen: Jakintza ikastolatik deitu zioten, haur hezkuntzan aritzeko. Unibertsitate ikasketen hirugarren ikasturtea EHUn egin nuen, Ategorrietan, lanarekin uztartuz. EHUkoa beste mundu bat zen; ez zegoen euskararik.
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Giro euskaltzalea esango izan zuen etxean, baina, etxeko hizkuntza gaztelania zen. Amak ez zuen lortu euskara ikastea hitz egiteko moduan; aitak bai, baina muga batzuekin. Familia abertzale batean hazi zen, eta txikitatik ikasi zituen kantuak, dantzak eta Euskal Herriarekiko maitasuna. Baita independentziaren alde borrokatu behar zuela ere.
Antiguako Jakintza ikastolako gau eskola moduko batean ikasi zuen euskara. Aitak eta beste lagun batzuek sortu zuten Jakintza.
Irakaslea ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jakintza ikastolan irakasle aritu zen lehen urteetan gogorra egin zitzaion bere mailagatik, baina ikaskideek asko lagundu zioten.
Irakasle eta IKT Jakintza ikastolan (Donostia) 1979tik 2011ra. 32 urtez
Aholkulari[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lan ibilbideko azken urteetan, Lehen Hezkuntzako aholkulari jardun zuen Donostialdeko Berritzegunean. 2011tik 2013ra
Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Blogaria ZuZeu orainkarian 2009tik apirilaren 2013ra arte.
- Berria egunkarian zutabe idazlea 2011ko irailetik 2012ko abuztura.[2]
- 2021ean Eskola hiztun bila jardunaldian parte hartu zuen, Gasteizko Udalak antolatuta.[3]
2021ean hartu zuen erretiroa. Aurreratu egin zuen, lasaiago bizitzeko, kirola egiteko, irakurtzeko, idazteko, gitarra jotzen berriro ikasteko, etxekoei laguntzeko...
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Goikoetxea, Jakes. ««Gaur egun dena kontsumitzen dugu. Berdintsu gertatzen da hezkuntzarekin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
- ↑ Sebastian, Arantza San. «Arantza San Sebastian» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
- ↑ Eskola hiztun bila. Vitoria-Gasteiz. .