Zuzeu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zuzeu albistariaren logotipoa.

ZUZEU Albistaria —hasieran Zuzeu.com helbidean, orain Zuzeu.eus— euskaldunentzako erreferente izateko asmoa duen albistari digital bat da, 2009. urteko apirilean sortua. Parte hartzean oinarritutako albistaria den heinean, erredakzio finkoaren edukiez gain, bertan erregistratutako erabiltzaile guztien ekarpenekin hornitzen da. Indibidual gisa zein taldeka har dezakete parte erabiltzaileek. Bere sorkuntzan Hasier Etxeberria idazlea eta Digitalak ekoiztetxea aritu ziren. Xoraturikan sozietate mugatuak kudeatzen du Zuzeu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Berehalakotasuna: eguneko 24 ordutan, erabiltzaileek gehitu ditzakete edukiak. Albiste guztiak ez dira bertan agertzen berehala, baina jartzen diren albisteak berehala agertzen dira.
  • Zentsura eza edo oso mugatua. Ideia guztiek dute aukera bertan (zuzentasun eta errespetu irizpideak jarraituz). Parte hartzea eta eztabaida bultzatzen da bertan.

Bi ezaugarri horiengatik, Zuzeu-ren leloa "orainkari horizontala" da. "Orainkari", berehalakotasuna dela eta, eta "horizontala" adierazpen askatasuna dela eta.

Aldi berean, beste leloetako bat "Informazioa, iritzia eta eztabaida" da, bere izateari ondo egokitzen zaizkionak, hain zuzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.