Kristina Mardaras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kristina Mardaras
Bizitza
Jaiotza Iurreta1948  (70/71 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria eta irakaslea

Kristina Mardaras Sedrun (Iurreta, Bizkaia, 1948a) bizkaitar bertsolaria da.[1]

Fabrikan lan egin zuen lehenbizi eta Iurretako Maiztegi Herri Ikastetxean irakasle gero. Hainbat talderen sorreran parte hartu eta lan egin du: Durangoko Ikastola, AEK, EHE, bertso-eskola...

Durangoko bertso-eskola sortu zenean bertan hasi zen Jon Lopategi eta Anjel Uxaolarekin. 1982ko Bilboko jaietan egin zuen lehen plaza Santutxuko Bertso Eskolak antolatutako saioan. Bertsolari Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta Elkarteak antolatutako lehen txapelketari babesa emateko parte hartu zuen 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian eta bide-erakusle bihurtu zen Bertsolari Txapelketa Nagusi batean aritu zen lehen emakumea zelako. Kalean prakak janztea eta oholtzara gona jantzita irtetea izan zuen aldarrikapenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; baliogabeko izenak, adib. gehiegi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Bertsozale Elkartea Biografiak - Kristina Mardaras . Noiz kontsultatua: 2017-07-05 .


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.