Aries (astrologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zodiakoko lehenengo zeinua
Artikulu hau Zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aries».

Aries, halaber Aharia, astrologian, zodiakoko lehenengo zeinua da. Berpizkundea sinbolizatzen du eta bere irudiak ahariaren adarrak irudikatzen ditu. Leo eta Sagitariorekin batera sua elementuari dagokio. Marte planetak zuzentzen du eta bere aurre aurreko zeinua Libra da.

Ahariaren irudia.

Zeinu hau irudikatzeko erabiltzen den irudia, Frixok eta Helek Kolkidara heltzeko erabili zuten ahariaren irudia dela esan ohi da. Geroago Jainkoaren bildotsa dela esan da. Zeinu hau Marte planetak zuzentzen du. Erromatarren Marte jainkotik edo grekoen Ares jainkotik hartzen du izena.

Bi jaiotza-tarte banatzen dira zeinu honen azpian jaiotzen direnen artean:

Hau da, Ariesen aldi tropikalak dirauen bitartean jaiotzen denak jaiotze-eguzkia zeinu honetan kokatuta izango du. Jaiotzean kokapen hori dutenak ariano bezala ezagutzen dira.

Zeinu Kardinalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeinu hau Zeinu Kadinalak izeneko taldekoa da. Zodiakoko zirkuluan ekinokzio eta solstizio bezala ezagutzen diren lau puntuen muturretan dauden zeinuak dira. Lau dira Zeinu Kardinalak: Aries, Cancer, Libra eta Capricornus.

Ekinokzio, poloetan ezik, beste munduko leku guztietan egunak gauak beste irauten duen urteko uneari esaten zaio. Urtean bitan gertatzen da: martxoaren 20 edo 21ean eta irailaren 22 edo 23an. Egun horiek direla eta Aries eta Libra Ekinokzioarekin lotzen dira.

Solstizioak, eguzkiak kokapen boreal edo hegoaldeko kokapen altuenak lortzen dituen uneak dira. Ipar hemisferioko udako solstizioan eguzkiak zenita eguerdian harrapatzen du Cancerren tropikoaren gainean. Bi aldiz gertatzen da urtean: ekainak 20 eta 21ean edo abenduak 22 eta 23an. Egun horiek direla eta Cancer eta Capricornus Solstizioarekin lotzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]