Scorpius (astrologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zodiakoko zortzigarren zeinua
Artikulu hau zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Scorpius».

Scorpius, Eskorpioi edo Lupuaga, astrologian, zodiakoko zortzigarren zeinua da. Zeinuak suntsiketa sinbolizatzen du eta irudian eskorpioia agertzen da irudikatuta. Pisces eta Cancerrekin batera ura elementuari dagokio. Martek eta Plutonek zuzentzen dute eta aurrez aurreko zeinua Taurus du.

Urriaren 23a eta azaroaren 22a bitartean jaiotzen direnak izaten dira zeinu honetakoak.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstelazioaren jatorria Orionen elezaharretik dator. Bertsioetako batek kontatzen duenez, jeloskortasunak eragindako haserrealdi batean Orionek begiak atera zizkion bere buruari eta itsututa zegoela eskorpioi batek ziztatu zion heriotza eraginez. Jainkoek bai Orion eta bai eskorpioia ere zerura igo zituzten. Bakoitza mutur batean kokatu zituzten, horrela, eskorpioia horizontean agertzen denean, Orion ezkutatu egiten da, heriotza eragin zioenarengandik ihes eginez.

Bertsio zabalago batek Orion Artemis (Ilargia) bortxatzen ahalegindu zela dio. Artemisek eskorpioi baten laguntza eskatu zuen Orion erraldoiaren eskuetatik ihes egiteko. Eskorpioiak Orion hil egin zuen eta horregatik Artemisek zeruan jarri zuen eskorpioia.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Scorpius (astrologia) Aldatu lotura Wikidatan