Cancer (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cancer
Cancer IAU.svg
Datuak
Laburdura Cnc
Genitiboa Cancri
Sinbologia Karramarroa
Igoera zuzena 9 h
Deklinazioa +20°
Eremua 506 gradu karratu

31. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

76
Izarrik distiratsuena β Cnc (Altarf)

(itxurazko magnitudea 3.53)

Meteoro euria

Delta Cancrids

Konstelazio

mugakideak

Lynx
Gemini
Canis Minor
Hydra
Leo
Leo Minor (muga)

+90° eta −60° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Martxoan

Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cancer».

Astronomian, Cancer (karramarroa , Cancer.svg ikurra, Unicode ♋), zodiakoaren hamabi konstelazioetako bat da. Astrologian zodiakoko zeinuetako bat da. Cancer konstelazioa txikia eta ahula da. Gemini du ekialdean, Lynx iparraldean eta Canis Minor eta Hidra hegoaldean.

Konstelazio honek, Kantzerko Tropikoaari bere izena ere ematen dio.

Objektu nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cancer konstelazioa.

Cancer konstelazioak ez du izar distiratsurik. Acubens izenez ezagutzen den α Cancri izarrak soilik 3,99ko magnitudea du. Astronomia zaletuen artean, Cancer Praesepe (M44) dagoen konstelazioa bezala ezaguna da, aska bezala ere ezagutzen dena, ε Cancri izarra ere baduen izar kumulu ireki bat, prismatiko soil batzuekin ikus daitekeena. Askak gradu karratu bat baino gehiago hartzen du, begi hutsez argi lauso bat bezala ikusten delarik; Askaren barnean kokatua (baina honengandik atzera oso urrun) Coma-Virgo kumuluko galaxia talde bat dago, soilik potentzia ertaineko teleskopioen bidez ikus daitezkeenak. Cancer konstelazioan dauden zeru sakoneko beste objektu batzuk M67, oso antzinatik ezagutzen den kumulu ireki bat, oso zaharra, eta NGC 2775, 11,3 magnitudeko galaxia espiral bat dira. Gau argi batean konstelazioak begi hutsez ikus daitezkeen 50 izar inguru ditu.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri mitologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Kartzinos

Cancer konstelazioaren irudi adierazgarria.

Karramarroaren eta Hidraren konstelazioak Heraklesen hamabi lan ospetsuetako batekin lotuak daude. Hera jainkosak, Heraklesen etsai amorratua zena, karramarro erraldoi bat bidali zuen heroia akabatzeko hau Lernako hidraren aurka borrokan ari zen bitartean. Alabaina, Herakles garaile irten zen. Euren ahaleginengatik sari bezala, jainkosak Karramarroaren eta Hidraren konstelazioak eratu zituen zeruan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cancer (konstelazioa) Aldatu lotura Wikidatan


Koordenatuak: Zeruko mapa 09h 00m 00s, +20° 00′ 00″