Arkumea txilindron erara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arkumea txilindron erara
Arkumea txilindron eran, salda moduko batean.
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria, Errioxa Aragoi
Osagaiakarkume, olio, tipula, baratxuri eta piper

Arkumea txilindron eran euskal gastronomiako ohiko plateretako bat da (Aragoin[1] eta Errioxan ere ohikoa da). Arkume zatiak, txilindron (barazkiak eta tomate) saltsaz osatutako erregosi bat da. Bero zerbitzatzen dute, eta nahiz eta ohikoena udaberrian jatea izan, gaur egun urte osoz jan liteke.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plater honen usain nagusiena bertan erabiltzen diren piper eta txorixo piperrek ematen diote. Errezetaren arabera, arkume hanka erabili ohi da. Txilindronaren prestaketak sukalde adituen artean eztabaida pizten du, batez ere tomate saltsa erabili behar den ala ez erabakitzeko unean. Dena dela, tomate, piper eta tipula daraman gisatu bat da. Patataz lagundurik doa eta buztin-ontzi batean oso bero zerbitzatu ohi da.

Iku gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pérez Gutiérrez, Dionisio. (1929). Cocina de Aragón. in: Guia del buen comer español. Madril.
  2. José María Iribarren, (1984), Hemingway y los Sanfermines

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]