Arnas sindrome akutu larria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Arnas sindrome akutu larria
Lung tissue pathology due to SARS - PHIL 3659 lores.jpg
Deskribapena
Mota gaixotasun biriko kutsakorra, infekzio koronabirikoa
pneumonia atipikoa
Espezialitatea pneumologia
infektologia
Arrazoia(k) SARS-CoV
Sintoma(k) sukarra, buruko mina, Eztula, Hipoxia, Arnasestua, zianosia, mialgia, Burn-out sindromea, beherakoa
pneumonia atipikoa
Sortzen du 2002–2004 SARS outbreak (en) Itzuli
Azterketa medikoa Polimerasaren kate-erreakzioa
Identifikatzaileak
GNS-10-MK J12.81
GNS-9-MK 079.82
GNS-10 U04.9
GNS-9 079.82079.82
DiseasesDB 32835
MedlinePlus 007192
eMedicine 007192
MeSH D045169
Disease Ontology ID DOID:2945 eta DOID:2945

Arnas sindrome akutu larria (ASAL euskaraz, SARS ingelesez) koronabirus batek sortutako arnas-aparatuko gaixotasun larria da, 2002an Txinan agertu zena. Pneumonia mota bat da, SARS-CoV izeneko birusak eragindakoa, pertsonen artean kutsatzen dena [1].

Gaitz horrn hilgarritasun tasa 2002-2003 urte bitarteko izurritean % 13 ingurukoa izan zen, baina % 50eraino iristen zen 65 urtetik gorakoengan [2]. Urte haietako kasu gehienak Txinan eta inguruko herrialdeetan agertu ziren. 2004tik gaur arte (2020) ez da kasu berririk agertu.

Gaitzaren sintomak eta diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitzaren inkubazio epea 2-10 egunekoa zen. Sintoma nagusiak pneumoniarenak dira, eta horregatik zaila da sintomatologian oinarrituta gaitzaren diagnostiko zuzena egitea:

Paziente gehienek hobera jotzen dute 7 egunetik aurrera, beren immunitate-sistema birus patogenoari gailentzen zaionean. Baina gutxi batzuek narriadura jasan dezakete eta arnas distreseko sindromea pairatu, beren osasun egoera nabarmen okertzen duena.

Ohikoa da gaixoek aldaketa esanguratsuak izatea biriketan: toraxaren erradiografia baten bitartez antzematen dira.

Laborategiko froga zehatzek gaitzaren diagnostikoa baieztatzen dute. Birus patogenoaren detekzioa proba zuzenen bidez (PCR, esaterako) egiten da, edo SRAS-CoVren aurkako antigorputzak antzematerakoan (ELISArekin, adibidez) gaixoaren odol laginetan.

Ez dago une honetan birus eragilearen aurkako botikarik edo txertorik, azken horren fabrikazioan ikerketa asko egin arren.

Mikrobio eragilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SARS-CoV birusa birus berria da, 2002 baino lehen ezagutzen ez zena. Ordu arte ezagutzen ziren koronabirus gehienak ez ziren oso birulentoak, eta hotzeriak eta arnas-aparatuko gaitz arinak sortzen zituzten.

Oso litekeena da SARS-CoV birusa animalietan egotea, eta hortik gizakietara pasatzea espezie-jauzi bat gertatu zenean, 2002an. Zoonosi bat izan liteke ASAL, horrenbestez. Zientzialari talde batek Yunnango kobazulo bateko (Txinan) saguzarrak birusaren ostalari nagusiak zirela aurkitu zuten [3]. Zibetetan ere aurkitu da birus patogenoa.

2020ko urtarrilean, koronabirus berria agertu zen Txinan, SARS-CoVarekin antz handia zuena, saguzar eta beste animalia batzuetatik, antza, gizakietara ere pasatu zena. Koronabirus berri horri SARS-CoV-2 deitu zitzaion, eta beste pneumonia larri bat sortzen du, COVID-19 deritzona [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ZT Hiztegia Elhuyar
  2. Roos, R. Estimates of SARS death rates revised upward CIDRAP. Academic Health Center, University of Minnesota, 2003ko maiatzaren 7
  3. Hu B1, Zeng LP1, Yang XL1, Ge XY, et al Discovery of a rich gene pool of bat SARS-related coronaviruses provides new insights into the origin of SARS coronavirus PLoS Pathog, 2017 Nov 30; 13 (11)
  4. Gralinski LE, Menachery VD Return of the Coronavirus: 2019-nCoV Viruses, 2020 Gen 24; 12 (2), pii: E135

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]