Arnau de Vilanova

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Opere

Arnau de Vilanova (Valentzia, 1240 - Mediterraneoan, 1313), Valentziar mediku, astrologo eta alkimista izan zen. Bartzelonan eta Montpellierren irakasle izan zen. Zenbait azido (sulfurikoa, nitrikoa, klorhidrikoa) bakartu zituela eta alkohol etilikoa lortzeko modua asmatu zuela uste da. Aragoiko Petri II.a erregearen medikua izan zen, eta Bonifazio VIII.a eta Klemente V.a Aita Santuek eta Sizilia eta Napoliko erregeek babestu zuten, Sorbonako teologoek eta Tarragonako artzapezpikuak kondenatu zutelarik. Hainbat obra idatzi zituen: De venenis, Breviarium practicae, Novum lumen, Speculum alchimiae, De somniorum interpretatione, Raonament d´Avinyó (katalaneraz, 1301), De conservanda juventute et de retardanda senectute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnau de Vilanova Aldatu lotura Wikidatan