Aron Baynes
Aron Baynes, (Gisborne, (Zeelanda Berria), 1986ko abenduaren 9a) Zeelanda Berrian sortutako saskibaloi jokalari australiarra da, eta pibot postuan jokatzen du.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baynes Australiako Kirol Institutuan trebatu zen 2005-2009 bitartean, AEBko College Txapelketan eta Washington State Cougars-en sartu aurretik.
Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lietuvos Rytas (2009-2010)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2009an NBAko aurreikuspenetan aukeratua izan gabe, Los Angeles Lakers taldearekin fitxatu zuen Udako Ligan parte hartzeko.
2009ko udazkenean, bere lehen kontratu profesionala sinatu zuen Lietuvos Rytasekin.
EWE Baskets Oldenburg (2010-2011)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2010eko uztailean, bi urteko kontratua sinatu zuen EWE Baskets Oldenburgekin, Alemanian; 40 partidatan, 6,8 puntu eta 3,7 errebote ditu partidako. 2011ko ekainean, Oldenburg utzi zuen.
Ikaros Kallitheas (2011-2012)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2011ko abuztuan, Greziako Ikaros Kallitheas klubarekin sinatu zuen 2011-2012 denboraldirako.
Union Olimpija (2012-2013 urtarrila)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2012ko abuztuaren 1ean, Esloveniako Union Olimpijarekin sinatu zuen. 2013ko urtarrilaren hasieran, Olimpika utzi zuen bere karrera NBAn jarraitzeko.
San Antonio Spurs (2013-2015 urtarrila)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2013ko urtarrilean, San Antonio Spurs taldearekin bat egin zuen NBAn. NBAko bigarren partidan, 7 puntu lortu zituen; 9 errebote hartu, eta blokeo bat egin zuen Charlotte Bobcats-en aurka 102-78ko garaipenarekin. Spursek Austin Torosera bidali zuen D-Leaguera. Lehen aldiz izan zen Los Angeles Lakers titular, Los Angeles Lakersen aurka 2013ko Playoffeko 1. jardunaldiko 4. partidan, eta defentsa Dwight Howard-en aurka egin behar izan zuen.
2013ko abenduaren 1ean, Austin Toros D-Leaguera bidali zuten. Hurrengo egunean, Spurs taldera itzuli zen. Abenduaren 8an, ostera, Torosera itzuli zuten, eta hurrengo egunean, berriro, Spursek ekarri zuen.
Detroit Pistons (2015-2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2015eko uztailaren 3an, Detroit Pistons-ekin 3 urterako kontratu bat sinatu zuen 20 000 000 dolarrekoa.
Boston Celtics (2017-2019)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2017ko uztailaren 19an, urtebeteko kontratua sinatu zuen Boston Celticsekin, 4.300.000 dolarrekoa.
Phoenix Suns (2019-2020)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019ko ekainaren 21ean, Phoenix Sunsera eskualdatu zuten[1].
Toronto Raptors (2020-2021)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Toronto Raptors-ekin sinatu zuen bi urteko eta 14,3 milioi dolarreko kontratua[2]. 2021eko udan, Baynesek Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Australiako taldearekin eta lepoan zauritu zen, nerbio-kalte batekin, gutxienez, denboraldi batez jokatu ezinik edukiko duena. 2021eko abuztuaren 4an, Raptors-ek kaleratu egin zuen[3][4].
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- NBAko txapeldun 2014an San Antonio Spurs taldearekin.
- Mendebaldeko Konferentziako txapelduna 2013an San Antonio Spurs taldearekin.
- 2013an Champion de la Division Southwest mailako txapelduna San Antonio Spurs taldearekin
Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Frantziako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) galduz eta Australiako taldea (zilarrezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten taldea: Patty Mills, Matthew Dellavedova, Nathan Sobey, Dante Exum, Chris Goulding, Josh Green, Matisse Thybulle, Joe Ingles, Aron Baynes, Duop Reath, Nick Kay eta Jock Landale-k[5][6].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Saskibaloia gizonezkoa[7]. |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Dario Saric et Aron Baynes aux Suns. ..
- ↑ https://basket-infos.com/2020/11/23/les-raptors-signent-aron-baynes/
- ↑ https://www.basketusa.com/news/635512/les-raptors-coupent-aron-baynes/
- ↑ Romain Davesne. Aron Baynes forfait pour la saison. .
- ↑ «Aron Baynes» olympedia.org 2021-11-21ean begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Aron Baynes» Olympics.com 2021-11-21ean begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
«Aron Baynes» Wikipedia (Ingelesez)
- 1986ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Toronto Raptors-en jokalariak
- Phoenix Suns-en jokalariak
- Detroit Pistons-en jokalariak
- San Antonio Spurs-en jokalariak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak saskibaloian
- Australiako saskibaloi jokalariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak