Duop Reath
Duop Reath | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Waat (en) , 1996ko ekainaren 22a (28 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Hego Sudan Australia | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Lee College (en) Louisiana State University (en) Girrawheen Senior High School (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | pibota | ||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 2,06 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||
Duop Thomas Reath (Waat (Hego Sudan), 1996ko ekainaren 26a) saskibaloi jokalari profesional australiarra da, National Basketball League (NBL) Illawarra Hawks taldekoa. Unibertsitateko saskibaloian, LSU Tigers taldean jokatu zuen. Reath 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan brontzea lortu zuen Australiako Saskibaloi taldearen parte izan zen[1].
Hastapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Sudanen jaioa, 9 urte zituela, Reath eta bere familia Brisbanera joan ziren bizitzera. Handik gutxira, Pertherajoan zen bizitzera, eta Girrawheen Senior High School-era joan zen ikastera. Reath lehenik futbolean jokatzen hasi zen Socceroos-en (Australiako Futbol selekzio nazionala) jokatzeko asmoarekin; hamar urterekin, baina, hazkuntza-bultzada batek saskibaloian jokatzera eraman zuen[2].
Unibertsitateko karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Reathek, 2014tik 2016ra bitartean, Baytown-eko (Texas) Lee College-n jokatu zuen lehen eta bigarren ikasle urteetan. 2014-15 denboraldian, batez beste, 6,9 puntu eta 5,4 errebote lortu zituen partidako. Bigarren mailan (2015–16), 14,6 puntu eta 8,4 errebote lortu zituen partidako[3].
Gazte denboraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an, Southeastern Conferenceko (SEC) LSU Tigers-era bildu zen Reath, eta, 2016-17 denboraldian, 31 jokotan azaldu zen Tigersekin, hasierako 30 barne. Batez beste, 12,0 puntu, 6,7 errebote eta 0,8 asistentzia eman zituen denboraldian, partidako[4]. Lehen astean, SECeko asteko jokalaria izan zen[5]. 2016ko abenduaren 19an, denboraldiko behinena lortu zuen, 23 puntu, Charlestonen aurka. 2017ko otsailaren 4an, 16 errebote jaitsi zituen Texas A&M taldearen aurka.
Senior denboraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017-18 denboraldian, Reath 33 jokotan azaldu zen Tigersekin, hasierako 28 barne. Batez beste, 12,6 puntu, 5,3 errebote eta 0,7 asistentzia eman zituen partidako denboraldian[6]. 2018ko urtarrilaren 20an, 31 puntu lortu zituen Vanderbilt taldearen aurka, eta SECek Asteko Jokalari izendatu zuen bosgarren astean[7].
Unibertsitateko estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azalpenak | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
JP | jokatutako partidak | TP | titulartzat jokatutako partidak | M/P | minutuak, partidako | ||
JS% | jokalekuko saskiratzeen ehunekoa | 3P% | hiruko saskiratzeen ehunekoa | JL% | jaurtiketa libreetako saskiratzeen ehunekoa | ||
ERR | erreboteak, partidako | ASS | asistentziak, partidako | LAP | baloi lapurretak, partidako | ||
TAP | tapoiak, partidako | PUN | puntuak, partidako | Letra lodia | bere karrerako marka |
NBA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Taldea | JP | TP | M/P | %JS | %3P | %JL | ERR | ASS | LAP | TAP | PUN |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2016–17 | LSU | 31 | 30 | 27.7 | .510 | .314 | .603 | 6.2 | .8 | .5 | 1.5 | 12.0 |
2017–18 | LSU | 33 | 28 | 24.2 | .544 | .422 | .629 | 5.3 | .7 | .5 | 1.0 | 12.5 |
Career | 64 | 58 | 25.9 | .527 | .375 | .617 | 5.8 | .7 | .5 | 1.2 | 12.3 |
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Serbiako Liga (2018-2021)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko NBAko aurreikuspenetan jaso gabe geratu ondoren, Reath Dallas Mavericks taldearekin lotu zen NBAko Summer Leaguerako[8] [9].
2018ko abuztuaren 1ean, Reathek hiru urteko kontratua sinatu zuen Serbiako FMP taldearekin[10][11]. 2019ko uztailean, Brooklyn Nets-en sartu zen 2019ko NBA Summer Leaguerako[12].
2020ko abuztuaren 1ean, Reathek Serbiako Crvena Zvezda taldearekin sinatu zuen kontratua 2020-21 denboraldirako[13][14].
Illawarra Hawks (2021-gaur egun)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko ekainaren 19an, Reathek Australiako Saskibaloi Liga Nazionaleko (NBL) Illawarra Hawksekin sinatu zuen 2021-22 denboraldirako[15].
Selekzioaren ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Reath Australiako selekzioko kide gisa hautatu zuten Japoniako Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako[16].
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabazi zuen Australiako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) eta Frantziakoarekin (zilarrezkoa) galduz. Hauek osatzen zuten taldea: Patty Mills, Matthew Dellavedova, Nathan Sobey, Dante Exum, Chris Goulding, Josh Green, Matisse Thybulle, Joe Ingles, Aron Baynes, Duop Reath, Nick Kay eta Jock Landale-k[17][18].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Saskibaloia gizonezkoa[19]. |
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Reath Sudango hegoaldean jaio zen, gaur egungo Hego Sudanen. 9 urte zituela (2005), Australiako Pertherajoan zen bizitzera bere guraso eta sei anai-arrebekinAipuaren errorea: Baliogabeko <ref>
etiketa;
edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. Sudango gerra zibilaren ondorioz[20].
Ikus halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Basketball REATH Duop - Tokyo 2020 Olympics. .
- ↑ Butler, Steve. Mirrabooka's Duop Reath making his mark in US college system with Louisiana State University. .
- ↑ Duop Reath LSU Profile. .
- ↑ Duop Reath LSU Profile. .
- ↑ Week 1: Men's Basketball Players of the Week. .
- ↑ Duop Reath LSU Profile. ."Duop Reath LSU Profile". lsusports.net. Retrieved 3 August 2018.
- ↑ Week 5: Men's Basketball Players of the Week. .
- ↑ Former LSU forward Duop Reath lands with Dallas Mavericks' summer league team. .
- ↑ Mavericks' Duop Reath: To play for Dallas in summer league. .
- ↑ Duop Reath reinforced FMP. .
- ↑ Ret prvo pojačanje FMP-a za narednu sezonu. .
- ↑ Brooklyn Nets Summer League: Breaking Down the Roster. .
- ↑ Duop Reath is the new Crvena zvezda mts reinforcement. .
- ↑ Zvanično: I Rit crveno-beli. .
- ↑ Duop Reath Signs with the Illawarra Hawks for NBL22. .
- ↑ Australia announces the final roster for Olympic Games. .
- ↑ «Duop Reath» olympedia.org 2021-11-28an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Duop Reath»[Betiko hautsitako esteka] Olympics.com 2021-11-28an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Posted at 9:40 am on December 20, 2016 The Incredible Journey of Duop Reath. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jokalari profila realgm.com helbidean
- Estatistikak sports-reference.com webgunean
- Jokalariaren profila aba-liga.com webgunean
- «Duop Reath» Wikipedia (Ingelesez)
- Erreferentziatan akatsak dituzten orrialdeak
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2023
- 1996ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak saskibaloian
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- Australiako saskibaloi jokalariak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak