Edukira joan

Gardata-Artika

Artika (Ispaster)» orritik birbideratua)
Gardata-Artika
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaIspaster
Geografia
Koordenatuak43°21′49″N 2°31′07″W / 43.36361864°N 2.51852237°W / 43.36361864; -2.51852237
Demografia
Biztanleria107 (2023)

Gardata-Artika Ispasterko auzoa da. Bi auzunez osatua dago: Gardata eta Artika.

Autore batzuen arabera, "Artika" izenak "Arteaga" toponimoan izan dezake jatorria, hau da: arteen tokia;[1] kontuan hartu behar da, baita ere, herri askotan aurkitzen ditugun "artiga" aldaera edo luberri kontzeptuarekin ere lotua egon daitekeela.[2]

Badirudi, bestalde, "Artika" edo "Artikas" (mapa askotan horrela ageri da) auzune osoari erreferentzia egiten dion makrotoponimoa dela; baina haren barruan dauden zenbait etxe multzok, denboraren poderioz, aparteko izena hartu dutela, hala nola Gardata (XV. mendetik dokumentatua dagoena) edo Zatika. Gaur egunean, Ispasterko udal agirietan "Artika-Gardata" izendatu ohi da,[1] Euskaltzaindiaren EODAn Gardata-Artika ageri da[3], eta seinaleetan Artika zein Zatika ikus daiteke.

-ika atzizkia, euskal toponimian ohiko atzizkia, hortxe dagoela ere uler daiteke, toponimoaren eskuineko aldean. Koldo Mitxelenak atzizki horri buruz, esate baterako Apellidos vascos[4] lanean idatzi zuen. Atzizki hori euskal deitura eta toponimo askotan antzeman daiteke, Mitxelenak zerrenda luzea eskaintzen zuen. Agian toponimo honek ere -ika /-iga atzizkiaren beste adibide bat eskaintzen du.[5]

Gardatako baserri multzoak izaera propioa du gutxienez XV. mendetik, agiriek erakusten dutenez. Gaur egunean, Ispasterko udal agirietan auzunea "Artika-Gardata" izendatu ohi da.[1] Euskaltzaindiaren EODAn Gardata-Artika ageri da[6]. Auzune horiei eta Kurtziagakoari zerbitzatzeko, 20. mendean auzo-eskola egon zen Gardatan; etxe berriztua hantxe da 21. mendean ere.

Gardata ondoko dolina batean, Armintxeko kobazuloarekin bat egiten duen leize nagusietako bat dago, labar-arte aztarnategia suntsitzen ari den uholdeen arazoarekin zerikusi zuzena duena.[7]

Artika[8] edo Zatika, berriz, Otoio mendiaren hego-ekialdean kokatutako auzune zabala da, Lekeitioko herrigunearen gainean. Hidrologikoki, Artika auzoko arroak Lea ibaiera isurtzen du bere ur jarioa. Kareharriz eta tupaz osatutako multzo geologikoak daude, eta hainbat kobazulo, hala nola Aldatza, Bizkartegi, Lamiñotegi, Zatika, Asto Zurijen Lezia, Kurtzio, Mentxakabaso edo Talaija, arroan behera Lekeitioko Larrotegi, Armintxe, Atea, Zubieta eta Kanape izenekoek osatutako sistemarekin bat egiten dutenak.[9]

"Gardatako kofradia" deritzon entitateak biltzen dituen baserriak: Gardatabeitia, Urrebaso, Ormaetxea, Ormaetxe Goikoa, Arana, Beina, Arriagakoa, Urikoa, Etxebarri, Gojeaskoa, Goenekoa, Zatika Nagusia, Zatika, Zatika Behekoa, Zatika Goenengoa, Urkixa Torre, Azesoria Goikoa, Elorzeta.[1]

Gardata-Artikako biztanleria

Bestelako jakingarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar Lekeitioko herrian bertako txakolinaren salerosketa sustatzeko neurri protekzionistak hartu izan dira behin baino gehiagotan: herriko erreserbak amaitu arte, ezin izaten zen herrian kanpoko ardoa saldu. Hori zela eta, garai batean herriaren irteera guztietan tabernak egon ziren; haietako bat Gardatan.[1]

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Mikel Laboa bere familiarekin (ama eta zazpi anai-arrebak) Gardatan errefuxiatua egon zen urte eta erdiz, Juli Zeberio etxeko neskamearen familiaren etxean.[10] Artean Mikelek hiru bat urte baino ez zituen arren, bertako jendearen hizkeraren doinua bizitza osoan oroituko zuen, Lekeitioak izeneko kantu-bilduma sortzeraino.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (kontsulta data: 2022-03-29).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «artiga» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2022-03-29).
  3. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-03-30).
  4. Michelina, Luis. (1973). Apellidos vascos.. (3. ed. aum. y corr. argitaraldia) Txertoa ISBN 84-7148-008-5. PMC 2774372. (kontsulta data: 2022-04-05).
  5. «Artika - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-04-06).
  6. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-03-30).
  7. Ades. (2018-12-17). «El arte rupestre de la Cueva de Armintxe en grave riesgo de inundación» Albisteak (kontsulta data: 2022-03-29).
  8. Ispaster EODAn. Artikas izena ere eman zaio.
  9. (Gaztelaniaz) «Asteroko kronikie» actualid-ades.blogspot.com (kontsulta data: 2022-03-29).
  10. «�Lo que hago no es transgredir, es sacar lo que tengo� - GARA» gara.naiz.eus (kontsulta data: 2022-03-29).
  11. Zabala, Juan Luis. «Orain mitoa da, betiko» Berria (kontsulta data: 2022-03-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.