Edukira joan

Artur Lundkvist

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artur Lundkvist

14. seat 18 of the Swedish Academy (en) Itzuli

1968ko abenduaren 20a - 1991ko abenduaren 11
← Gunnar Ekelöf - Katarina Frostenson →
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArtur Nils Lundkvist
JaiotzaQ10606843 Itzuli, 1906ko martxoaren 3a
Herrialdea Suedia
HeriotzaRåsunda church parish (en) Itzuli, 1991ko abenduaren 11 (85 urte)
Hobiratze lekuaSolnako hilerria 
Familia
Ezkontidea(k)Maria Wine (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
suediera
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, idazlea, itzultzailea, film-zuzendaria, film-muntatzailea eta kazetaria
Jasotako sariak
KidetzaSuediar Akademia
Fem unga

IMDB: nm0526520 Musicbrainz: 1f7f9645-2c6e-46ce-b5a1-84c22bb11227 Discogs: 1981808 Find a Grave: 13646621 Edit the value on Wikidata

Artur Lundkvist (Perstorp udalerria, 1906ko martxoaren 3a - Solna, 1991ko abenduaren 11) suediar idazlea izan zen.

Baserriko semea zen, eta gaztetan egin zituen poema-liburuetan (Grina, 1928; Bizitza biluzia, 1929) primitibismoa du nabarmen. 1939an Ikaroren hegaldia argitaratu zuen, modernismo zalapartatsuari ateak zabaltzen dizkiona. Ondorengo lanetan, aldiz, gauzen logika izan zuen nagusi, alegia, inspirazioa aldatu egin zitzaion, zentzu politikoari dagokionez (sozial-demokraziarantz egin zuen). Vindingeren balsa (1956) lanean Kubako Iraultza aurreikusi zuen. Hala eta guztiz ere, denboraren joanean, gaztetako oparotasunak desagertu eta pesimismo beltza agertu zen. 1978an eleberri historikoko sail bat argitaratu zuen (Serklanderako esklaboak, 1978). 1984an, berriz, era autobiografikoan idatzitako eleberri bat argitaratu zuen, Bidaia ametsetan eta irudimenean, eritasun luze eta larri batean izandako esperientziak erakusten dituena. Eleberrigile izateaz gainera, literatura-kritikari gisa ere ezagutzen da Lundkvist.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]