Arturo Campion euskaltegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskaltegiaren ikurra

Arturo Campion euskaltegia 1971. urtean Iruñean (Nafarroa Garaia) sorturiko euskaltegia da,[1] eta Arturo Kanpion euskalariaren omenez jarri zioten izena.[2] IKA euskaltegi sarean sartuta dago 1989. urtetik. Lehen zuzendaria Patxi Zabaleta izan zen,[2] eta gaur egungoa Sagrario Aleman euskaltzaina da,[3] 1982az geroztik. Arturo Campion euskaltegiak, bere geletan helduak alfabetatu eta euskalduntzeaz gainera, hainbat kanpaina eta ekitaldi egiten ditu, Nafarroako hiriburuan euskaraz egin dadin eta euskal giroa sortu eta biziaraztearren.[4]

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arturo Campion euskaltegia Iruñeko Alde Zaharreko Comedias karrikaren 14. zenbakiko 4. solairuan dago, Elkar argitaletxearen Xalbador megadendaren alboan eta Colmenares etxearen parean.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Félix IBARGUTXI: «Sagrario Aleman, euskara irakaslea eta euskaltzain berria: "Ikasle-irakasleen artean maitasun-harremana sortzen da"», Diario Vasco, 2008-06-16.
  2. a b Sagrario ALEMAN: Euskaltzaindiko sarrera hitzaldia, 2008-05-31.
  3. Euskaltzaindia: «Sagrario Aleman Astiz». Eskuratze data: 2011-11-12.
  4. Andres IÑIGO: «Sagrario Aleman, euskararen zerbitzari», Berria, 2008-05-27.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 42° 48′ 58.75″ N, 1° 38′ 37.44″ W / 42.8163194°N,1.6437333°W / 42.8163194; -1.6437333