Nafarroako alfabetatze eta euskalduntze mugimenduan ezinbesteko erreferentzia da. 1972an hasi zen lanean helduen euskalduntzean Arturo Campion euskaltegian eta Iruñeko Apaizgaitegiko gaztetxoekin.
Bestalde, didaktikan ere badihardu, euskaltegian bertan, beste lankide zenbaitekin. Ikastaro, mintegi eta jardunaldi ugaritan ibili da irakasle, soziolinguistikaz, didaktikaz eta gramatikaz, besteak beste. Euskaltegiko ariketak prestatzen lagundu zuen baita Ttanttanka entzungai sortzen. Bi komikiren gidoigilekide izan zen: Arturo Campionen Erraondoko azken ttunttuneroa (1993) eta Arturo Campionen Pedro Mari (1995).[9][1]
Hainbat hitzaldi, ikastaro, mintegi eta jardunaldi eman ditu, didaktikaz, gramatikaz eta soziolinguistikaz. Hainbat erakunderekin aritu izan da lankidetzan, bestek beste hauekin: Udako Euskal Unibertsitatea, Euskaltzaindiak Israelera egindako bidaia (1980), Iruñean Sortua taldea (1983), Eibarko Udalaren soziolinguistika jardunaldiak (1984), Adorez eta Atseginez Mintegia, Gizarte Ikasketen Sustapenerako Institutua (IPES), Iruñeko Irakasle Eskola, AEK, IKA eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa...[1]
Euskaltzain batzuk Urkullu lehendakariarekin 2013anEuskaltzain berria (2007)
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an. Euskaltzain oso izendaturik, 27. aulkia eman zion 2007an. [10] 2008an “Berdetik horira” izenburuko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Etxalekun, bere herrian bertan.[11] 2012tik Euskaltzaindiaren diruzaina da izan zen 2020ra arte, orduan JAGON saileko zuzendaritza hartu zuen eta Euskaltzaindiko zuzendaritzako kidea bihurtu zen 2020tik beste hauekin batera: Andres Urrutia (Akademiaren burua), Jean-Baptiste Coyos (buruordea), Adolfo Arejita (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina) eta Miriam Urkia (Iker sailburua).[12][1]
Euskaltzaindiak Nafarroan duen ordezkaria da 2021az geroztik. Halaber, Nafarroako Euskararen Kontseiluko kide da, Euskaltzaindiaren ordezkari gisa.
Campion euskaltegia aspaldiko erreferentzia puntu da Nafarroako euskalgintzan eta ezinbesteko erreferentzia azkeneko 26 urteetan bertako arduradun den Sagrario Aleman ere (...) Herri mailako lan praktiko eta eragingarrian jarraitu du, gero eta konprometituago, euskara irakasten, euskal kultura suspertzen, hainbat bilera, batzorde, ekitaldi, jardunaldi eta gunetan aspertu gabe parte hartzen; euskararen zerbitzari beti.