Hasier Arraiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asier Arraiz» orritik birbideratua)
Hasier Arraiz


Eusko Legebiltzarkidea

2012ko azaroaren 20a - 2016ko maiatzaren 26a - Josu Estarrona Elizondo
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia
Bizitza
JaiotzaGasteiz1973ko ekainaren 13a (50 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sortu
Euskal Herria Bildu

Literaturaren Zubitegia: 1008

Hasier Arraiz Barbadillo[1] (Gasteiz, Araba 1973ko ekainaren 13a) euskal herritar politikaria da. 2013tik 2016ra Sortu alderdiko presidentea izan zen. 2012tik 2016ra legebiltzarkidea izan zen Eusko Legebiltzarrean, EH Bildu koalizioko ordezkari.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologia Erromanikoko ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko campusean. Jarrai ezker abertzaleko gazte elkartean hasi zuen bere ibilbide politikoa, eta Jarrairen arduraduna izan zen Araban.

1990eko hamarkadan Gasteizko gaztetxearen ekitaldietan eta mugimendu antimilitaristetan parte hartu zuen. 1995. urtean soldadutzari intsumisioa egin zion. Horren ondorioz, bi urte eta lau hilabeteko espetxealdia ezarri zioten 1997. urtean. Urtebete geroago, Espainiako Ministroen Kontseiluak indultua eman zion.

Urte haietan Hala Bedi irratian eta Egin kazetako “Gaztegin” eranskinean parte hartu zuen. Halaber, 1998an eta 2001ean Euskal Herritarrok alderdiko hautagai izan zen, baina ez zuen Eusko Legebiltzarrean eserlekurik lortu. Hasier Arraiz Herri Batasuna alderdiko arduraduna zen Araban, eta buruzagi izaten jarraitu zuen Batasuna sortu zenean.

Espetxealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko urriaren 4an, Batasuneko Mahai Nazionalaren bilera batean zela, Seguran (Gipuzkoa), polizia agertu zen eta Batasuneko buruzagi guztiak atxilotu zituen. Baltasar Garzonek gidatutako sumarioan, ETAn integratuta egotea leporatuta, fiskaltzak 10 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Arraizentzat. Bi urteko behin-behineko espetxealdia bete zuen Arraizek Leon, Madril eta Ciudad Realgo kartzeletan.

Askatasuna berreskuratuta, ezker abertzaleko politikan protagonismoa hartu zuen berriro Arraizek. 2012an EH Bilduko hautagai izan zen Araban eta legebiltzarkide izendatu zuten. 2016ko maiatzean EAEko Auzitegi Nagusiak bi urteko inhabilitazio zigorra ezarri zion, eta Legebiltzarra utzi behar izan zuen.[3]

2016ko uztailaren 2an Sorturen zuzendaritza aldatu zen eta Arraizek presidente izateari utzi zion, lehenago esana baitzuen ez zuela jarraituko postu horretan.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Arraitz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Hasier Arraiz, Batasuna legez kanpo utzi zuten hamarkadako semea», EITB.com, 2013-02-23.
  3. Esnaola, Enekoitz. Berehala utzi beharko du legebiltzarra. Berria (argitaratze data: 2016-5-18).
  4. Esnaola, Enekoitz. Estrategia aldaketa sendotu dugunez, arnasa berria behar da. Berria (argitaratze data: 2016-05-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hasier Arraiz Aldatu lotura Wikidatan