Askatasuna (alderdia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askatasuna (argipena)».
Askatasuna
Sorrera 1998ko abuztuaren 31
Desegitea 2009ko otsailaren 18a1
Ideologia politikoa Ezker abertzalea
1 Espainiako Entzutegi Nazionalak desegin zuen.

Askatasuna Euskal Herriko ezker abertzaleko alderdi politiko bat izan zen, 1998ko abuztuaren 31n Espainiako Barne Ministerioko alderdi politikoen erroldan sartua. Bilbon eduki zuen egoitza eta 2009an legez kanpoko izendatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilabete lehenago espetxeratu zuten Herri Batasunako Mahai Nazionala, eta ezker abertzalea balizko legez kanporatze baten beldur zen Horrek alderdi berri hau sortzera bultzatu zituen.[erreferentzia behar]

Dena den, geroxeago, ETAk su-eten iraunkorra adierazi zuen, legez kanpo uzteko arriskua urrunduz; hauteskundeetan ezker abertzalea Euskal Herritarrok zerrendarekin aurkeztu zen, eta Askatasuna izena ez zuten erabili.

Hiru urte geroago, 2001eko maiatzean, testuingurua oso ezberdina zen, su-etena hautsita. Orduan, Askatasuna aurkeztu zen, Euskal Herritarrok ere aurkeztu zen arren. Hala ere, ez zuten kanpainarik egin, eta boz kopuru eskasa eduki zuen. Hilabete beranduago EH eta HB alderdi berri batean birsortu ziren, Batasuna alderdian. Hala ere, Batasuna Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen 2003ko martxoan, Alderdien Legearen bidez.

Nolanahi ere, Askatasunak legezko alderdia izaten jarraitu zuen eta hala agertu zen alderdien erregistroan, 2001etik jarduerarik izan ez badu ere. Honek azterkari batzuk bultzatu zituen Askatasuna Batasunak uneren batean erabiltzeko «hautes-marka» zela esatera.[erreferentzia behar] 2009ko otsailaren 18an, Espainiako Entzutegi Nazionalak alderdia desegin zuen, D3M taldearekin batera[2]. Auzitegi konstituzionalak epaia berretsi zuen beranduago.[3]

2012an, ordea bi taldeak sortzeko lan egin zuten pertsonak absolbitu zituen justiziak, ETArekin loturarik ez zutelakoan[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. «Espainiako Justiziak legez kanpo edo baliogabe utzitako alderdi edo koalizioak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-16.
  2. Berria. «Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi ditu D3M eta Askatasuna» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-16.
  3. «El Tribunal Constitucional confirma la anulación de las listas de Askatasuna y D3M | España | elmundo.es» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-16.
  4. Berria. «D3M eta Askatasunako auzipetu denak absolbitu egin dituzte» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-16.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]