Pirinioetako Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pirinioetako Parke Nazionala

Parkearen kokapena, berdez
KokalekuaPirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak
Azalera45.707 ha
Sorrera1967ko martxoaren 23a

Pirinioetako Parke Nazionala (frantsesez: Parc national des Pyrénées) frantziar Estatuaren hegoaldean dagoen eremu babestu bat da, Pirinioetako mendikatean. Parke nazional gisa izendatua dago frantses legediaren arabera. Pirinio Garaietako departamenduaren (Midi-Pyrénées eskualdea) eta Bearnoren (Akitaniako eskualdea) artean dabil dantzan.

Estatu frantsesean parke nazional izendapena dute 9 eremuetako bat da. Hegoaldean, Ordesa eta Perdidoko parke nazionalarekin egiten du muga (Espainiako lurretan); ekialdean, berriz, Neouvielleko Natur Erreserbarekin.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako Parke Nazionalak 45.707 ha-ko hedadura du eta 1967an izendatu zuten. Aspa bailaratik (Mendebaldean) Aure bailarara arte (Ekialdean) zabaltzen da. Eremuaren %60 Pirinio Garaietako (Bigorra) departamenduko lurretan dago; gainerakoa Bearnon. Horren babes neurri zorrotzak ez dituen 206.000 ha-ko periferia-eremua du parke nazional honek, 86 udalerri biltzen dituena.

Altuerako 230 laku daude parkearen lurretan, bai eta Pirinioetako 3.000 m-tik gorako gailur ezagun asko ere.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flora eta fauna aldetik Estatuko gunerik aberatsenetako bat da (bertako floraren %12 endemikoa da). 150 landare-espezie, 1.000 kakalardo-espezie, 300 tximeleta-espezie, sarrioak - parkearen irudi-ikurra - eta desagertze arriskuan dauden hainbat hegazti harrapari bizi dira bertan: ugatzak, sai zuriak eta arrano beltzak. Sai arreen eta marmoten populazioa, berriz, - Alpeetatik ekarritakoak azken horiek - ugaltzen ari dira. Munduan bakarra den uretako ugaztun bat bada bertan (Pirinioetako ur-satorra, ikusten benetan zaila). Horiez gain, katamotza, katajineta eta mendikateko azken hartz basatiak ere bizi dira bertan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.