Astobitza

Koordenatuak: 43°01′42″N 2°58′20″W / 43.0283°N 2.9722°W / 43.0283; -2.9722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Astobitza
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAmurrio
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°01′42″N 2°58′20″W / 43.0283°N 2.9722°W / 43.0283; -2.9722
Demografia

Astobitza Araban kokatutako Lezama herriko auzo bat zen, Amurrioko udalerrikoa. Garaiera handi batean kokatuta, 0° 45' 35" longitudean ekialdean eta 43° 01' 30" latitudean iparraldean. Lezamatik 5 kilometrotara eta Baranbiotik kilometro batetara zegoen. Bere auzotik Astobitza erreka eta beste errekatxo batzuk pasatzen ziren. Iparraldean Baranbio, mendebaldean Lezama, hegoaldean Inoso eta Ekialdean Altube mendia, Zuia, zituen mugakide.[1]

XIX. mendearen hasieran ehun pertsona baino gehiago bizi ziren baina herritarren arteko liskarrek populazioaren gainbehera ekarri zuen. Umeak Baranbioko eskolara joaten ziren.

1921ean hamaika etxe eta berrogei biztanle zituen. Bere parrokia xumea zen eta Santa Marinari eskainita zegoen, eta Aiararen Artzapezpikuaren lurraldearen barruan zegoen kokatuta. Astobitzako herritarrek lur komunal batzuk zituzten. Izan ere, haritzez osatutako San Anton mendiaren 25 hektarea zituzten baliabide moduan.[2]

Gaur egun, ezagunagoa da "Astobiza" izena duen txakoli marka bat dagoelako eta izatez, bere mahastiak Astobitzatik hurbil daude.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Binvenid@s a Astobiza.com» astobiza.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  2. «Binvenid@s a Astobiza.com» astobiza.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  3. «Señorio de Astobiza (Okendo Txakolina)» turismoa.euskadi.eus 2012-01-27 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.