Astondo

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Astondo Gorlizko udalerrian kokatuta dauden mendixka eta hondartza dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astondo
Plentzia eta Gorlizko hondartzak eta Astondo

Astondo izeneko mendixkak 133 metro ditu. Bere oinean dagoen hondartzaren Astondo izenak berez haitzaren aldea esan nahi du bizkaieraz. Itsasbeherean Plentzia eta Gorlizko hondartzekin bat egiten du, baina itsasgorek hiru hondartzak bereizten dituzte. Horregatik, batzutan Astondo eta Gorliz izenekoak bi hondartza ezberdintzat zenbatzen dira, eta bestetan Astondokoa Gorlizkoaren zatitzat hartzen da.

Astondo, euskal kostaldeko ingurune natural famatuenetarikoa da.Gorlizko kostaldean lau kilometrotik gorako luzera ditu eta ipar-mendebaldean Bizkaiko Golkoarekin muga egiten du. Hemendik gertu aurkitzen ditugun auzo nagusiak Areatza, Andra Mari, Gandia eta Urezarantza dira.

Azalera txiki batean euskal kostaldeko habitat eta elementu geografiko ugariak aurkitu al dira. Paisaia ekialderuntz jo ahala, gai-lur hauek bereizten ditugu: Ermua (288m.), Urzuri (270m.) eta Aizkorri (148m.).Hegoalderantz, lurraldea garaieraz jaisten da: Martiartu mendia ( 123m.). Junkera (84m.) eta itsasoratu egiten da.

Astondo berez, Gorlizko zonaldean kokatzen da eta honen itsasaldeak 4km kosta du eta 200 metrorainoko labarrak ditu, senadiak eta itsasbazterrak erosoagoak egiten dituzten tontorrak ere bai. Kostaldetik hurbil Billano irla dago, izen bereko lurmuturraren aurrean.

Datu orokorrak:
Lurralde historikoa: Bizkaia
Eskualdea: Uribe kosta
Kokapena: 43º 24´ 84´´ N, 2º 56´03´´ W 
Epai-barritua: Getxo
Biztanleria(Gorlizekoa): 5151 biztanle, eta udan kopuru hau laukoiztu egiten da. 

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernikako Batzar Nagusietan 52. zenbakiko eserlekua eta botua zeuzkan eta oñazinoen aldean zegoen. Amezaga, Artaza, Artega, Baraiz , Basaldua, Gana, Gandia, Hormaza, Oñate, Ibarra eta Rola sortetxeen eremua izan zen. 1299.urtean Gorlizko Gaminiz auzoa Diego Lopez de Haro jaunak hartu zuen Placiencia hiribildua fundatzeko (gaur egun Plentzia).

Plentzia, Gorliz eta Astondo geografikoki itsasora begira egon denez, hemengo jendea itsasoari lotuta egon dira egibidez mendeetan. Lurraldea ardi eta behi abelazkuntzarako aproposa izan da eta untzigintzarako egurra lortzeko ere bai. Elizate ondoko muinoek zuhaitzak galtzen joan ziren, eta Astondo  haitzaren babesean itsasbazterreko zurginek txalupak eta untziak egiten zituzten, batez ere, “benakero” untziak, Somorrostroko meategietatik Muskizko Pobeñatik irtetzen zen burdin minerala garraiatzeko, Kantauri itsasbazterrean kabotaia egiteko.

Uribe kostaldeak, 1740an, Bizkaiko merkatal flotaren matrikularik nabarmenetariko bat izan zen. 15 itsasontzi zeuzkan, 5280 kintaletarako, hau da, 264 tona, Diputazio Nagusiak de la Ensenada markesiari bidalitako zerrendari erreparatuz.

Bizkaiko Golkoan gerra-ontzi ingelesak zeudela jakin zuenean  Bizkaiko Jaurerriak 1741eko ekainean kostaldea babestea erabaki zuen erasorik egon ez zedin. Orduan, Gorlizko badian bi gotorleku eraiki ziren, eta XIX. mendearen erdialdea arte egon dira, Areatza auzoan eta Azkorriagan. Azken honetako aztarnak oraindik daude.

XX.mendearen hasieran, Bilbo aldean , industrializazioaren garaian, Gorlizko Sanatorio ospetsua eraiki zen, eta horrekin batera udarako bigarren egoitzakeraikitzen hasi ziren. Orduantxe hasi zen Gorlizen aisialdirako, udaldirako eta turismorako zaletasunak.

Turismo lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigunetik hondartza aldera jeitsi gaitezke ibiltoki batetik. Bertan Gorlizko ospitalea dago, Helioterapiazko Itsas-Osasun Egoitza izandakoa. 1919. urtean inauguratu zen. Kokalekua funtzezkoa izan zen umeen hezurretako tuberkulosia sendatzeko, eguzkiari (helioterapia) eta itsas iodoari esker. Estatu mailan lehen edifizioa da eraikuntza osoan hormigoi armatuaz egin zena.

Ospitalaren aurrean eta Itsas ibiltokian, bertan lanaren bultzatzailea izan zen Areilza Doktorearen monumentua dago. Eta barrutik ikusten da barruko laborategian Laureano de Jadoren omenezkoa

Astondo atzekaldean, geologikoki fenomeno nahiko famatua ikus daitele: harri bihurtutako aremuneak edo astondoko dunak dira. Hareazko pilaketa eoliko multzo bat da, 6.000 urte baino zaharragoa. Euskal kostalde osoan eredu bakarra.

Handik metro batzuetara dagoen bide bat jarraituz menditik ibilaldi bat egin daiteke , kostaldeko labarren ondotik. Lau behatoki daude itsasaldearen edertasuna ikusteko. Azkena pasatu ondoren Uztrikotzek izenekolurmuturra ikusten da, eta bertan XVIII.mendean badia babesteko eraiki zen Azkorriagako Gotorlekuaren aztarnak. Alde labartsu honetan 100 milioi urte baino zaharrago diren harkaitzak daud, uharriak eta dinosaurioaren oinatz fosilak dituztenak, nahiz eta azken hauek ikustezinak dira gizakientzat.

Beste ibilaldi bat egin daiteke Astondotik 30 metrotara dagoen errepide ondoko asfaltatutako bide bat hartuz. Hortik Bilbao lurmuturrean dagoen Gorlizko itsasargiraino helduko gara. 1980an eraiki zen itsasargia da, Billano Irlaren aurrean. Badia defendatzeko zegoen kanoi baten aztarnak ere ikus daitezke. Leku honetatik bidea jarraitu eta Ermua mendiarekin topo egingo gara Fao izeneko auzotik jarraituz.

Astondo eta Itsasargiaren artean Foru Abeletxea dago. Bertan, besteak beste, bertoko zaldia den pottoka eta behien sustapen lana egiten da. Abeletxearen ondoan Animalia Basatien Bizkaiko Birgaikuntza Zentroa dago, animalia gaixo, zauritu eta ezinduak sendatzeko.

Bizkaian dauden aisialdigune berdeetariko bigarren bisitatuena Gorlizko pinudia da. Kantauri aldeko pinudi hau hondartza ondoan dago eta bertan egun zoragarria igaro daiteke, janaria prestatzeko, barbakoak eta guzti.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedro. Ekainak 29, Iberre auzoan.

Santiago. Uztailaren 25aren inguruan.

Andra Mari. Abuztuaren 5aren inguruan.

Urezarantza-Fao. Abuztuaren 3.asteburuan.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikabideei dagokienez, Bilbotik ekialdera 25kmtara aurkitzen da eta Loiuko aireportutik kotxez, 20 minututara dago.Gainera bus lineal bat dago 20 minuturo Plentziako metro geltokira heltzen dena (metro Bilboko 1 Linea) eta Getxoraino heltzen dira. Errepidez Getxotik (BI-634) edo Mungitik (BI-2120) bide hartu behar da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]