Astorki-urdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astorki-urdin
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaPolyommatus
Espeziea Polyommatus thersites
Datu orokorrak
OstalariaAstorki

Astorki-urdina (Polyommatus thersites) Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europa hegoaldean, Afrika iparraldean eta Asia erdialderaino hedaturik dago, Tian Shan mendilerroraino[1].

Louis Prosper Cantener frantziar entomologoak deskribatu zuen 1835. urtean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta txikia da, 22 eta 28 mm arteko hegal zabalera du. Tximeleta arra urdina da, hegalen ertzetan kolore beltzezko lerroa du eta ondoren ertz zuria. Sexu dimorfismoa duen espezie bat da, emea oso desberdina baita. Hegal marroiak ditu eta ilargi erdi itxurako puntu laranja ugari[2]. Arraren zein emearen hegalen azpialdea grisa da, baina udako belaunaldiek harea kolorea izaten dute. Puntu beltz ugari ditu eraztun zuriz inguratuta eta ilargi erdi itxurako puntu laranjak ere bai.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi belaunaldi izaten ditu eta apiriletik irailera edo urrira ikusten dira tximeleta helduak hegan[3]. Arrak sarritan ikusten dra putzuen ertzetan ura edaten. Tximeleta emeak landarearen hostoetan, loreetan edo zurtinetan jartzen ditu arrautzak eta bertatik beldak lodikote berdeak jaiotzen dira, ertzetan lerro zurixka bat dutenak. Negua igarotzeko Lasius, Tapinoma eta Myrmica generotako inurriekin harremantzen dira eta hauek zaintzen dituzte haien inurritegietan[2]. Udaberrian pupa berde argia sortzen du eta ondoren tximeleta heldua jaiotzen da.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde bero eta lehorrak atsegin ditu eta itsasoaren mailatik hasita 2.200 metrotako altueraraino ikus daiteke.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Polyommatus» www.nic.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  2. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Polyommatus thersites (Cantener, 1834)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  3. Tolman, Tom. (cop. 2009). Guide des papillons d'Europe et d'Afrique du Nord : 440 espèces illustrées en 2000 dessins en couleurs. ([Nouvelle édition revue et augmentée]. argitaraldia) Delachaux et Niestlé ISBN 978-2-603-01649-7. PMC 690679182. (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]