Marcelino Juaristi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atano IV.a» orritik birbideratua)
Atano IV.a
Izen osoa: Marcelino Juaristi Mendizabal
Jaiotza data: 1906ko maiatzaren 18a
Jaioterria: Azkoitia ( Gipuzkoa)
Heriotza data: 1989ko otsailaren 14a (82 urte)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Erretiratua
Postua: Atzelaria
Debutatze data: 1925

Marcelino Juaristi Mendizabal (Azkoitia, 1906ko maiatzaren 18a - 1989ko otsailaren 14a), pilota munduan Atano IV.a bezala ezaguna, euskal herritar pilotaria izan zen.[1]

Atzelaria moduan aritu zen. Atano anaietan laugarrena izan zen. Juaristitarrak pilotari saiatuak ziren, horietatik sei profesionalak eta beste bat pilotagilea. Famatuena Atano III.a izan zen.

Trinketan aditua, 1933an Santiago Salegirekin batera munduko txapeldun eta 1934 eta 1935ean txapeldunordea izan zen. Bigarren Mundu Gerra zela eta, ezkerreko paretan jokatzeko ekin eta 1945ean Atano VII.a anaiarekin batera binakako txapelketa irabazi zuen.

1962an, Espainiako trinket-selekzionatzaile hautatu zuten Munduko IV. Pilota Txapelketan.

Binakako txapelketaren finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1945 Txikito Iraetakoa (1) - Lazkano Atano VII.a - Atano IV 22-17 Gros

Oharra: (1) Txikito Iraetakoak finalean Onaindia ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.