Atari:Irlandako Ataria/Irlanda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlanda

Irlanda edo Irlandako uhartea (ingelesez Ireland, irlanderaz Éire, eskozieraz Airlann eta latineraz Hibernia) Europa osoko hirugarren uharterik handiena da eta munduko hirugarrena. Europar kontinentearen ipar-mendebaldean kokatzen da eta milaka uharte eta uhartetxoz inguratuta dago. Irlandak Britainiar uharteetako zati da, gehiago zehaztuz, Britainiar uharteetako bi uharte nagusien artean txikiena da, uharte handia den Britainia Handiaren mendebaldean kokatua dagoelarik. Politikoki Irlandako estatu subiranoak (Irlandako Errepublika bezala izendatua) uharteko lurraldearen bost seirenetan agintzen du, gainontzeko ipar-ekialdeko lurraldea edo seirena Ipar Irlandako (Erresuma Batuaren zati) agindupean dagoelarik.

Irlandako lehendabiziko bizilekuak K.a. 8.000 urte ingurukoak dira. K.a 200. urtean Zeltiarren emigrazio eta eraginak uharte osoa menperatu zuen. Erlatiboki maila txikiagokoak ziren erdi aroko Bikingoen eta Normandarren kokalekuek ondorengo 1600. urte inguruko Ingelesen nagusitasunari bidea eman zioten. Ingeles Protestanteek gehiengoa ziren Irlandar Katolikoen gainetik gobernatu zuten, ingelesek irlandarrak erabat alboratu zituztelarik, baita uhartearen ipar-ekialdean ere, non Protestanteak Ulstergo Kolonizatzeak burutu eta erabateko gehiengoa bilakatu ziren. 1801ean Irlandako uharte osoa Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuaren zati bihurtu zen. XIX. mendearen erdialdera Irlandako Gosete Handia gertatu zen, honen ondorioz sekulako maila erraldoieko heriotz kopurua eta emigrazioa kausitu zelarik. 1921. urtean Irlandar Independentzia Gerra amaitu ostean Britainiar Gobernuak akordio bat proposatu eta Itun Anglo-Irlandarra sinatu zen, honela Irlandako Estatu Askea sortu zelarik. Honek Britainiar Inperiotik hat ateratzea suposatu zuen, herrialdeak bere barne independentiz eraginkorra berreskuratu zuen nahiz eta oraindik konstituzionalki Britainiar Koroari loturik jarraitu. 1920ko Irlandako Gobernuaren Agiriaren arabera Irlandako 32 konderrietako sei konderriz osatutako zen Ipar Irlandako eskualde berria eratzeko aukera bat ireki zen, handik gutxira protestante eta unionistak gehiengoa ziren eskualde honek aukera hau probestu eta Erresuma Batuari lotuta jarraitzea erabaki zuen. 1949an Irlandako Estatu Askeak behin-betiko Commonwealth erakundea laga eta Irlandako Errepublika bilakatu zen, honela ordurarte Erresuma Batuarekiko zituen lotura politiko eta administratibo murritzak erabat moztuz. 1973an Irlandako hainbat zati edo eskualde (Irlandako Errepublika) Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ziren. 1960. hamarkadatik hasi eta 1990. hamarkadara arte Ipar Irlandako gatazka edo ingelesez "The Troubles" deitzen zen gaztazka politikoa jaso zen, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmenarekin gatazka honi nolabaiteko konponbide bat lortzen saiatu zirelarik.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen