Atari:Islandia/Artikulu nabarmendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako islandiar artikulua Nabarmendutako islandiarra

Euskal Herriko baleazaleen sarraskia edo Spánverjavígin (islandieraz, espainiarren sarraskia) Islandian XVII. mendean egindako sarraskia izendatzeko islandierazko esamoldea da. 1615ean Euskal Herriko baleazale batzuk, baleen bila Islandiaraino joanda Vestfirðir eskualdeko biztanleekin tirabirak izan ondoren, islandiarrek erail zituzten. Aditu batzuen ustez, Islandiako historiako sarraski bakarra izan zen, baina beste batzuk ez daude ados. Edonola ere, azken sarraskia izan zen.

XVI. mendearen lehenengo zatian Euskal Herriko baleazaleek Ternuan lehendabiziko aldiz munduko historian bale-industria garatu zuten. Industria honen gune nagusiak Labrador penintsularen hegoaldeko kostaldean zeuden hamar portu izan ziren. Goren aldian, hau da, 1550 eta 1570eko hamarkaden artean, 30 itsasontziko ontziteria osatzen zuten bi mila arrantzale baino gehiagok urtero laurehun balea inguru harrapatzen zituzten. XVII. mendearen hasieran, euskaldunek arrantza-guneak Islandiaraino zabaldu zituzten.

Ipar Atlantikoan Euskal Herriko arrantzaleen lehendabiziko aipamena, berriz, 1412. urtekoa da. Urte hartan islandiarrek diotenez, Grundarfjörðuretik 500 itsas milia mendebaldera Euskal Herriko hogei baleontzi inguru dabiltza. Hain ziren ohikoak herri bien arteko harremanak, pidgin hizkuntza bat ere sortu zuten elkarri ulertzeko, euskara-islandiera izenekoa hain zuzen ere.

...gehiago irakurri

Alfreð Finnbogason (Grindavík, Islandia, 1989ko otsailaren 1a-) futbolari islandiarra da, Euskal Herriko Erreala futbol taldean aurrelari gisa jardun zuen, eta gaur egun Austriako FC Augsburg taldean jokatzen du.

Finnbogason Grindavík udalerrian jaio zen baina haurtzaroko bi urte Eskozian pasa zituen. Hainbat klubetako gazte mailetan aritu zen 2008an Breiðablik UBKrekin debut profesionala egin arte. 2009 denboraldian gazte hoberena bozkatu zuten islandiar ligako jokalariak. Urte berean Islandiako futbol kopa irabazi zuen Breiðablikin. 2010ean jokalari hoberena bozkatu zuten islandiar ligako jokalariak.

...gehiago irakurri