Atletismoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan – Emakumezkoak maratoia
Atletismoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan – Emakumezkoak maratoia | |
---|---|
Mota | kirol proba olinpiko : 2020ko Udako Olinpiar Jokoak |
Honen parte da | Atletismoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan |
Denbora-tarte | 2020ko abuztuaren 2a - |
← 2016
| |
Kokaleku | Sapporo |
Herrialdea | Japonia |
Partehartzaile kopuru | 88 |
Parte-hartzaileak | |
Kirola | atletismo |
Irabazlea | |
2020ko Udako Olinpiar Jokoetako emakumezkoen maratoia 2021eko abuztuaren 7ko goizeko 6:00etan hasi zen Sapporon, Japonia[1]. Peres Jepchirchir kenyarrak irabazi zuen urrea 2:27:20ko markarekin, jarraian munduko errekorraren jabe den Brigid Kosgei kenyarra iritsi zen eta, hirugarren Molly Seidel estatubatuarra iritsi zen, bere bizitzan egiten zuen hirugarren maratoia izanda ere. 1984ko Udako Olinpiar Jokoetan lehen aldiz ospatu zenetik 10. maratoi olinpikoa izan zen emakumeentzat.
Lasterketa Tokiotik Sapporora mugitu zen, batez beste 4ºC hotzagoa delako abuztuan. Ordua ere aurreratu zen, arrazoi berberagatik. Hala ere, bi hiriek tenperatura oso antzekoa izan zuten amaieran, 25ºC egiten baitzituen lasterketa hasieran eta 29ºC 8:30ean helmugara iristen ari zirenean[2].
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Athletics - Olympic Schedule & Results | Tokyo 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Japonieraz) «女子マラソン、棄権は15人 東京との気温差、ゴール時はなし(共同通信)» Yahoo!ニュース (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).