Audrey Tang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Audrey Tang
AudreyTang060527.jpg
Ministro

Bizitza
Izen osoa 唐宗漢
Jaiotza Taipei1981eko apirilaren 18a (37 urte)
Herrialdea  Taiwan
Familia
Ama Lee Ya-ching
Jarduerak
Jarduerak informatikaria eta ingeniaria

Audrey Tang, Autrijus Tang jaiotza-izenez, (1981eko apirilaren 18a) taiwandar software aske programatzailea da, Taiwango hamar programatzailerik onenetakoen artean kokatu izan dute. 2016ko abuztuan bertako gobernuak sailik gabeko ministro izendatu zuen eta herrialdeko kabinetean inoiz egondako lehen pertsona transgeneroa bihurtu zen. Ministro digital izendatu zuten, herrialdearen benetako arazoak konpondu zitzan teknologia irekietan eta software librean oinarrituta (politika orokorrean barneratu dituen munduko lehenengo herrialdea da).Tangek aparteko adimen-kozientea du, 180koa. 14 urterekin utzi zion ikasteari, bere kabuz programatzen ikasteko eta informazio-teknologien hainbat enpresa antolatzeko. [1]

Software libre eta datu irekiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiananmen-eko erreboltako erbesteratu txinatarren artean hazi zen txikitan. ​ Bere burua ‘hiritar hackerra’ eta ‘anarkista kontserbadorea’ moduan definitzen du; 'teknolgiaren laguntzaz problemak era sortzailez ebazten dituen norbait' dela esaten du, eta gainera 'sareko anarkia kontserbatzera aspiratzen duena, bi hamarkadatan esperimentatu dudan utopia bat'.[2]

2016an Bilbon software librea eta datu irekiei buruz antolatu zen LibreCon-e bilkuran bera izan zen hizlari nagusia bideokonferentzia bidez, software libreari eta programazioari dagokionez munduko erreferentzia nagusitzat hartzen zelako, baita eAdministrazio eta Gobernu Irekiaren kontuetan ere.

Oso ezaguna bihurtu zen Pugs proiektua lideratzeagatik, non Haskell eta Perl progamazio-lengoaietako komunitateak bildu ziren Perl 6 lengoaia berria inplementatzeko;ezaguna da software libreko zenbait proiektutako internazionalizazioan eta lokalizazioan kolaboratu zuelako, besteak beste, SVK, Request Tracker eta Slash. ​ Kode irekiarekin erlazionatuta dauden zenbait liburu itzuli ditu txinera tradizionalera. CPAN-en (Comprehensive Perl Archive Network) Tangek 100 proiektu baino gehiago bideratu zituen 2001 eta 2006 urteen artean; horietako bat Perl Archive Toolkit (PAR) izan zen, Perl 5 lengoaiarentzako sistema multiplataforma bat.

Bestalde Tangek Uber (taxi-zerbitzua) edo Airbnb (etxe alokairua) plataformak zabalkuntzan ere lan egin du eta gobernu irekia sustatzen du hiritarrari datu-banku publikoak modu errazean lortzeko moduan jarriko dizkiona.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Audrey Tang (2016) Hitzaldi bat ematen Cheng Kung Unibertsitate Nazionalean kode irekei buruz.
  1.   SOFTWARE LIBREARI ETA TEKNOLOGIA IREKIEI DAGOKIENEZ, BIZKAIA ERREFERENTZIA DA EUROPAN - Bizkaia.eus, http://web.bizkaia.eus/eu/web/area-de-prensa/berriak/-/news/detailView/17021. Noiz kontsultatua: 2018-02-03 .
  2. (Gaztelaniaz)  «La hacker superdotada y transgénero que ha revolucionado el gobierno taiwanés. Noticias de Tecnología», El Confidencial, https://www.elconfidencial.com/tecnologia/2016-09-03/la-hacker-transgenero-que-ha-revolucionado-el-gobierno-taiwanes_1254559/. Noiz kontsultatua: 2018-02-03 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]