Uber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Uber
Uber logo 2018.png
Mota Sozietate Anonimoa
Sektorea Garraio
Sorrera 2009ko martxoa
Sortzailea Travis Kalanick, Garrett Camp
Egoitza San Frantzisko, Kalifornia
Presidentea Travis Kalanick
Merkatuak Mundua
Webgunea http://www.uber.com
Uber's legal issues 2015-02-06.jpg

Uber San Frantziskon sortutako alokairuko ibilgailu gidaridun (AIG) enpresa da, Kalifornian, 2009an, hiriko taxi zerbitzuaz gain bezeroei beste aukera bat emateko. Europako 28 hiritan, AEBetako, Mexikoko eta Kanadako 68tan, eta Hegoamerikako, Ekialde Ertaineko, Afrikako eta Asiako beste zenbait hiritan erabilgarri dago[1]. 2014ko azaroan, 28.000 eta 32.000 milioi euro arteko balioa zuen enpresak[2].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidaria barne duten autoak alokatzeko zerbitzua errazteko jaiotako zerbitzua da. Ohiko taxien antzera erabiltzen da, baina gidariak partikularrak dira, ez profesionalak. Gauzak horrela, edozein gidarik bere autoa jendea garraiatzeko erabil dezake, Uberren baldintzak bete eta oniritzia jaso ostean. Uber erabiltzea taxian joatea baino garestiagoa da, baina bezeroek jasotzen duen arreta eta zerbitzuak ematen duen erosotasunak erabiltzaileek askotan Uberren alde egitea dakar.

Aplikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plataforma smartphonentzako aplikazio baten bidez erabiltzen da. Aplikazioa eskuragarri dago Apple etxeko App Store atarian eta Google Playen. GPSa erabiliz, bezeroa non dagoen ikusi eta inguruan erabilgarri dituen autoen eta gidarien berri ematen du. Gidariak mugikorrean jasotzen du informazio guztia: bezeroaren eskaera, non dagoen, haraino nola iritsi eta bidaiaren zenbatekoa kobratzeko sistema ere badu, erabiltzaileak berak aplikazioari lotutako kreditu txartelaren bidez. Ez dago eskuko dirua erabiltzeko aukerarik.

Segurtasuna eta kalitate kontrola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uberrek kalitate sistema propioa du, bidaiaren konfiantza, zerbitzuaren kalitatea eta intzidentzien kudeaketa kontrolatzeko. Segurtasunari dagokionez, gidariaren historiala eta gidatzeko gaitasuna aztertzeko neurriak ditu Uberrek. Bidaia egin ostean, bezeroak zerbitzua eta gidariaren maila adierazteko aukera du. Gidariak berak ere bezeroari nota jartzen dio.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken datuen arabera, Uberrek 350.000 bidaia egiten ditu egunean, bost kontinentetan.

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko ekainaren 26an, Bartzelonako, Madrilgo, Berlingo, Londresko, Parisko eta Milango (beste hiri askoren artean) taxilariek Uber aplikazioaren aurka protesta egin zuten. Lankidetzazko kontsumoaren bitartez, bidaiak antolatzen zituen aplikazioa "ilegala" zela uste zuten. Bartzelonako Udalaren arabera, ia 4.000 taxilarik bi manifestaziotan parte hartu zuten. Lanean ari ziren taxi batzuei eraso egin zieten protestetan. Madrilen, manifestazio batean parte hartu zuten Espainia osoko ehunka taxilarik. Parisen 300 kilometro inguruko auto-ilarak izan ziren goizeko lehen orduetan hiribururako sarbideetan. Londresen, manifestazioak Trafalgar enparantzan eta Westminster Parlamentuko gunean izan ziren. Italian, Milango ia 5.000 taxiak izan ziren eta adinekoak, gaixoak edota ahalmen urrikoak soilik eraman zituzten. Napolin, ordea, 150 taxi hirigunetik abiatu ziren Uber aplikazioaren aurka[3].

2014ko irailaren 2an, Uber aplikazioa Alemanian erabiltzea debekatu zuen epaile batek. Ebazpena bete ezean 250.000 euroko isuna ordaindu beharko zuten aplikazioaren arduradunek, eta atxilotze-agindua ere eman zezakeen epaileak. Uberren jabeek helegitea jarriko zutela iragarri zuten[4].

Abenduaren 9an, Madrilgo Auzitegiak Uberren jarduera guztiak eteteko eskatu zuen, Gidariek lan hori egiteko baimenik ez zutela eta lehia bidegabea zela esanda[5]. Horrek Hego Euskal Herrian martxan jartzea debekatzen zuen eta Madrilen eta Bartzelonan enpresaren jarduera eteteko eskatu zuen[6].

Abenduaren 14an, Uber debekatu zuen Frantziako Gobernuak eta urtarrilaren 1ean sartuko zen debekua indarrean. Taxilariek ondo ikusi zuten erabakia[7].

Abenduaren 31ean, Uber itxi egin zuten espainiar Estatuan, epaileak aginduta. Aplikazioko ordezkariek azpimarratu zuten erabakia “behin behinekoa” zela[8].

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]