Augustin Zubikarai Saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Augustin Zubikarai nobela laburren saria Ondarroako udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai idazlearen omenean antolatzen duten literatur saria da. Urteroko maiztasunez egiten da, nahiz eta hainbat urtetan epaimahaiak saririk ez ematea erabaki duen. Irabazten duen nobela laburra Elkar argitaletxearen eskutik argitaratua izateaz gain, egileak diruzko sari bat ere eskuratzen du. 2001ean hasi ziren ematen, lehen irabazlea Alberto Ladron Arana idazle iruñearra izan zelarik.

2010eko deialditik aurrera bi aldaketa nagusi egin ziren: alde batetik, saria beka bihurtu zen, bukatutako nobelak saritu beharrean proiektuak saritzea erabaki zelarik. Bestalde, genero aldaketa bat ere burutu zen, nobela laburretik eleberrira aldatuz.

Sarituen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]