Edukira joan

Garbiñe Ubeda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garbiñe Ubeda

lehendakari

2018ko martxoaren 17a - 2022
Jasone Osoro
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGarbiñe Ubeda Goikoetxea
JaiotzaIbarra, 1967ko maiatzaren 4a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Inguma: garbine-ubeda Literaturaren Zubitegia: 234 Tabakalera: 135349

Garbiñe Ubeda Goikoetxea (Ibarra, Gipuzkoa, 1967ko maiatzaren 4a) euskal idazlea eta diseinatzailea da.[1] Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izen zen 2018tik 2022ra.[2][3][4]

Txikitan hartu zion afizioa marrazteari, idazteari bezala, eta ofizio bihurtu ez baditu ere era horretako jarduera askotan parte hartu du: hainbat liburu idatzi ditu, jolas grafiko interaktiboak sortu ditu, ilustratzaile moduan lan egin du (Aiurri Txiki aldizkaria, www.ikusbera.eus...), Xabiroi aldizkarirako gidoitxoak idatzi ditu edo hitzaldietan graphic recording egin du. Hamabostean behin zinta grafiko bat egiten du, 9 aldizkaritan argitaratzen dena, baita haurrentzako denbora-pasak ere Tokikom osatzen duten zenbait komunikabidetan.[4]

Lan bat baino gehiago eduki ditu bizitzan zehar, kazetari eta diseinatzaile lanetan ibili da, baina zentzu zabalago batean beti lan egin du hitza eta irudia uztartzen. Euskal filologia ikasten ere hasi zen, baina azkar batean jauzi egin zuen lan mundura, haren esanetan, garbi zeukalako lan egiteko sortu zela.[5] Geroago bukatu zituen filologiako ikasketak (2024an Baionan).[1]

Kazetari moduan Argia aldizkarian hasi zen kolaboratzen, baina ez zen bertan finko gelditu, eta gero beste hedabide batzuetatik pasa da.[6]

Tolosako Udaleko zinegotzi hautatu zuten 1991ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan, Herri Batasuna alderditik aurkeztuta.

2018ko martxotik 2022ko martxora Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen.[5]

2020an Euskarabilaren ahotsak. Basauriko euskara elkartearen lorratza liburua ondu zuen Euskarabila elkartearekin batera.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Garbiñe ubeda | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (kontsulta data: 2018-03-19).
  2. «Garbiñe Ubeda izango da Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berria» Argia 2018-03-19 (kontsulta data: 2018-03-19).
  3. Sarasola, Ainhoa. (2018-03-17). «Garbiñe Ubeda, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berria» Berria (kontsulta data: 2018-03-19).
  4. 1 2 3 4 «Garbine Ubeda - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2025-11-18).
  5. 1 2 Berria. «Garbiñe Ubeda» Berria (kontsulta data: 2019-08-23).
  6. «Garbine Ubeda» Berria (kontsulta data: 2025-11-18).
  7. «Bederatzi kontu txiki» Booktegi (kontsulta data: 2025-11-18).
  8. «Susa / Mila ezker / Garbiñe Ubeda» www.susa-literatura.eus (kontsulta data: 2025-11-18).
  9. «Zaharkitze programatua» Booktegi (kontsulta data: 2025-11-18).
  10. Martin, Kristina. (2025-10-14). ««Martxelo Otamendik koska bat gora eraman zuen euskarazko prentsa»» Berria (kontsulta data: 2025-10-14).
  11. «Honen bila zenbiltzan: Garbiñe Ubeda» Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2025-11-18).
  12. Olaziregi, Mari Jose. (). «Garbiñe Ubeda: Hobe isilik, Elkar, 2013» Erlea (11) ISSN 1889-7576..
  13. Sarasola, Ainhoa. (2018-12-15). «Neska gazte baten begietatik» Berria (kontsulta data: 2018-12-15).
  14. «Ubedak esanezinak argitaratu du - Google Bilaketa» www.google.com (kontsulta data: 2020-12-17).
  15. «Maurizia Biziminaren hotsa - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2025-11-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]