Poloniar notazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurrizki notazio» orritik birbideratua)
Aurrizki notazioa
Artizki notazioa
Atzizki notazioa

Matematikan, poloniar notazioa, aurrizki notazioa, idazkera poloniarra edo prefixu bidezko notazioa notazio mota bat da logikarako, aritmetikarako eta aljebrarako. Poloniar notazioan ez da adierazi behar parentesirik, ez beste mugatzailerik aurrena egin behar diren kalkuluak adierazteko; hala ere, ez dago anbiguotasunik ebazte ordenaren gainean. Eragileak zenbakizko balio elkartuen aurretik joan behar dira. Jan Łukasiewicz poloniar matematikariak sortu zuen notazio mota hori 1920aren inguruan, matematika eragiketen logika errazteko. Ez da asko erabiltzen egiunezko matematikan, baina bai erabiltzen da asko informatikan.

Notazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragileak zenbakien aurretik joan behar direnez, batuketaren poloniar notazioa hau da:

Egiunezko notazioan (artizkia) hau da:

Eragiketen ordena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbat eta "barnekoagoa" den eragiketa, orduan eta lehenago exekutatu behar da.

Orduan, poloniar notazioa:

edo

Egiunezko notazioan, hau da, hurrenez hurren:

edo


ERAGIKETEN ZENBAIT ADIBIDE ETA NOTAZIO
Eragiketa Egiunezko notazioa Poloniar notazioa Alderantzizko poloniar notazioa
a+b + a b a b +
(a+b)/c / + a b c a b + c /
((a*b)-(c*d))/(e*f) / - * a b * c d * e f a b * c d * - e f * /

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]