Jan Łukasiewicz
Jan Łukasiewicz (ˈjan wukaˈɕɛvʲitʂ ahoskatua; Lviv, Galitzia, Austria-Hungaria, 1878ko abenduaren 21a – Dublin, Irlanda, 1956ko otsailaren 13a) poloniar logikaria izan zen. Lvov unibertsitateko irakaslea (1906), eta ondoren Varsoviakoa (1915). 1946. urtean Dublinera emigratu zuen. Varsoviako taldeko kiderik ospetsuenetakoa izan zen. Eragin handia izan zuen sistema axiomatikoen azterlanetan, eta logika balioanitzen sortzailea izan zen. Azpimarratzekoak dira logikaren historiari buruz idatzi zituen lanak (logika estoikoa eta aristotelikoa). Logika proposizionalaren idazkera ere berritu zuen. Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Kontradikzio printzipioa Aristotelesengan (1910); Bi balioko logika (1921); Probabilitate-kalkuluaren oinarri logikoak; Aristotelesen silogistika (1951).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.