Australiako aingeru guardako
Australiako aingeru guardako | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Ordena | Squatiniformes |
Familia | Squatinidae |
Generoa | Squatina |
Espeziea | Squatina australis Regan, 1906
|
Banaketa mapa | |
Australiako aingeru guardakoa (Squatina australis) aingeru guardako marrazoaren espezie bat da, Squatinidae familiakoa. Ur subtropikaletan bizi da, Australiaren hegoaldean, Mendebaldeko Australiatik Hegoaldeko Gales Berriraino, 18ºS eta 41ºS latitudeen artean. 255 metroko sakoneraraino iristen da. Gutxi gorabehera 1,52 metroko luzeera da. Ugalketaren aldetik bizierrulea da, eta 20 bat kume izaten ditu harean.
Deskripzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australiako aingeru guardakoak gorputz zabal eta bertikalki estua du. Bere muturrean lihazkiak eta bi perikulu ditu, sudur-zuloen azpian.
Banaketa geografikoa, habitata eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Squatina australis, Australiaren hegoaldearen plataforma kontinentalean du jatorria. Tasmanian, Victorian, Austriaren-hegoaldean, Australiaren-mendebaldean eta Galesen-hegoaldean sakonean 130metrotara (430 ft) egon ahal dira. Normalean, zelai-hondo edo hareatsu eta itsas-larreetean , eta sarritan arrezife-harritsuetan aurkitu ahal ditugu. Australiako aingeru guardakoa ur epeletan egotea da ohikoena.
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australiako aingeru guardakoa IUCN-arengatik IUCNren Zerrenda Gorrian , "Least Concern" atalean katalogatuta dago. Hau honela da, haren populazioa oso handia delako eta egonkorra dirudielako. Marrazoa janari bezala saltzen da, arrain zuri bezala, baina ez da erraza animalia hau harrapatzea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Compagno, Dando, & Fowler, Sharks of the World, Princeton University Press, New Jersey 2005 ISBN 0-691-12072-2