Kondriktie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kondriktie
White shark.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
Klasea Chondrichthyes
Huxley, 1880
Azpibanaketa

Kondriktiea (Chondrichthyes, grezierazko χονδρ- chondr- 'kartilago' eta ἰχθύς ichthys 'arrain' hitzen lotunea) edo arrain kartilaginosoa arrain superklasea osatzen duten klaseetako bat da. Klasea bi azpiklasetan banatuta dago: Elasmobranchii (marrazo eta arraiak) eta Holocephali (itsas katuak).

Eskeleto kartilaginosoa, barailak eta benetako hortzak dituzten arrainak dira. Gehienak itsastarrak dira eta eskuarki ornogabez, arrainez eta zenbait ugaztunez elikatzen dira. Barne-ernalketa dute, obobibiparoak dira maiz eta beste batzuetan bibiparoak[1].

Gnathostomata azpifilumean sailkatuak, arrain kartilaginosoak beste barailadun-ornodunak ez bezalakoak dira, ornodun filumaren beste arrainek Teleostomi kladoa osatzen dutelarik.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen klasearen sailkapena[2]

* sailkapena eztabaidatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kondriktie. .
  2. Nelson, Joseph S.. (2006). Fishes of the World. Wiley ISBN 0-471-25031-7.