Mendebaldeko Australia

Koordenatuak: 26°S 121°E / 26°S 121°E / -26; 121
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendebaldeko Australia
Western Australia
 Australia
Administrazioa
Estatua Australia
ISO 3166-2AU-WA
HiriburuaPerth (Australia)
Premier of Western Australia (en) ItzuliMark McGowan (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak26°S 121°E / 26°S 121°E / -26; 121
Azalera2,645,615 km²
MugakideakHego Australia eta Ipar Lurraldea
Punturik altuenaMount Meharry (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.656.156 (2020ko martxoaren 31)
181.746 (2016)
Dentsitatea0,94 bizt/km²
GentilizioaMendebaldeko australiar
Informazio gehigarria
EzizenaWildflower State
Gobernaria
Lehen Ministroa
Kim Beazley
Mark McGowan
Ordu eremuaUTC+08:00 eta Australia/Perth (en) Itzuli
www.wa.gov.au

Mendebaldeko Australia[1] (ingelesez: Western Australia) Australiako mendebaldeko estatua da. Hegoalde eta mendebaldean Indiako ozeanoa du eta iparraldean Timorko itsasoa. 2.645.615 km²ko azalera dauka eta 2011n 2.387.200 biztanle zituen[2]. Hiriburua Perth da eta beste hiri garrantzitsu batzuk Fremantle eta Kalgoorlie dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Australia gehienbat laua da. Iparraldean mendilerro batzuk (Kimberley) daude. Basamortuak hartzen du estatuko ekialdea (Gibson basamortua, Basamortu hareatsu handia eta Viktoria basamortu handia). Barnealdeko aintzira asko ahiturik daude.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abeltzaintzan oinarritua, euriteen mende dago. Kimberleyn behi azienda, azukre kanabera eta arroza lantzen dira. Erdialde guztiz idorrean, leku batzuetan baizik ez da ardi aziendarik. Benetako labore eta fruitu nekazaritza garatzen da, ordea, hego-mendebaldean, behi eta ardi hazkuntzarekin batera.

Meatzaritzan urrea, harrikatza, nikela eta uranioa nabarmentzen dira eta, iparraldean, zilarra, manganesoa, amiantoa eta eztainua. Industria biztanle gehienak bizi diren hego-mendebaldean ageri da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesak 1826. urtean kokatu ziren lehenbizikoz mendebaldeko Australian, baina kolonizazioa askoz geroago gertatu zen. Kolonia autonomo bihurtua 1890ean, Australiako Commonwealth-eko partaide bilakatu zen 1901ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman errolda izeneko erreferentziarako

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Australia
Artikulu hau Australiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.