Australopithecus africanus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Filozoa

Australopithecus africanus
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Generoa: Australopithecus
Espeziea: Australopithecus africanus
Dart, 1920

Australopithecus africanus, Australopithecus generoko espezieetatik lehena aurkitu zutena izan zen. Bere arrasto gehienak Hegoafrikako Makapansgat, Sterkfontein eta Taung-eko aztarnategietan aurkitu dira.

Aipatutako aztarnategi guzti hauek kobazuloen barnean daude, eta hominidoekin batera animalien aztarnak aurkitu zirenez, ehiztariak zirela, armak erabiltzen zituztela... esan zuten, nahiz eta beranduago hau horrela ez zela konturatu.

Izan ere Australopithecus africanus espeziea ere, bere generoko beste guztiak bezala, guztiz belarjalea zen, aurkitutako haginetako batzuetan aurkitutako tuberkulu eta fruitu lehorren aztarnak garbi erakusten dutenez.

Africanus espeziea, fisikoki burua borobilagoa, masail irtenagoak eta mutur txikiagoagatik bereizten da. Burezurraren kapazitatea 420eta 500 cc artean dago. Letaginak berriz, Homo generoarenak baino zorrotzagoak dira eta hagin oso handiak zituen.

Bere ibilkera guztiz bipedoa zen, nahiz eta denbora asko igaro zuhaitz gainetan igota. Hala erakusten dute behintzat beso luze eta hanka arkeatuek. Bestalde bere foramen magnum-ak (burmuina, bizkar-hezur muinarekin lotzeko burezurraren azpialdean dagoen zuloa) posizio tente bat adieratzen du.

Bere ondorengoei dagokienez duda anitz daude, batzuek homo generoarekin lotzen baitute eta beste batzuek, berriz, parantrapus-arekin. Oraingoz, ez dauka ondorengo finkorik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Australopithecus africanus Aldatu lotura Wikidatan