Autisten Harrotasunaren Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autisten Harrotasunaren Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
EgunEkainaren 18
Argumentu nagusiaAutismo
Q115527176 Itzuli

Autisten Harrotasunaren Eguna urtero ekainaren 18an ospatzen den ospakizuna da[1][2]. Autisten harrotasunak pertsona autistentzat harrotasunak duen garrantzia eta gizarte zabalean aldaketa positiboak ekartzeko duen eginkizuna aitortzen du[3].

Autisten Harrotasunaren Eguna ekainaren 18an den arren, ekitaldiak asteburuan maiz izaten dira arrazoi logistikoengatik, baina urteko edozein unetan ere egin daitezke. Ekitaldi gehienak ekaina eta abuztua bitartean antolatzen dira[4].

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autisten Harrotasunaren Eguna 2005ean ospatu zuen lehen aldiz Aspies For Freedom elkarteak (AFF), eta ekainaren 18a hautatu zuen, garai hartako taldeko gazteenaren urtebetetzea zelako[5]. AFFk LGBT harrotasunaren mugimenduaren eredua hartu zuen[6]. New Scientist aldizkariak Autistic and proud of it (euskaraz: «Autista eta horretaz harro») izeneko artikulua kaleratu zuen ideia hau eztabaidatzen zuen lehen Autisten Harrotasunaren Egunean[7].

Mundu osoko erakundeek Autisten Harrotasunaren Eguna ospatzen dute, elkarren artean konektatzeko autistentzako ekitaldien bidez eta pertsona allistei (autismoaren espektroan ez daudenei) erakusteko pertsona autistak ez direla tratamendu kasu gisa ikusi behar[1].

COVID-19 pandemian, ekitaldi fisikoak ezinezkoak zirelarik, pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaileak eta Autisten Harrotasunaren Aliantza elkarlanean aritu ziren Internet bidezko ospakizun bat antolatzeko[8].

Iraganeko ekitaldien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Interneteko ospakizunen iragarkia
  • 2005: Onartzea, ez sendatzea. Ekitaldirik garrantzitsuena Brasilian (Brasil) izan zen.
  • 2006: Neuroaniztasuna ospatzen. Ekitaldirik garrantzitsuenak Alemanian eta Melbourneko Zientzia Museoan (Australia) izan ziren.
  • 2007: Autistak mintzoan, entzuteko garaia da.
  • 2008: Gairik ez.
  • 2009: Gairik ez.
  • 2010: Irtenbideak, ez beldurra.
  • 2011: Aitortu, errespetatu, sartu.
  • 2012: Gairik ez. Ekitaldirik garrantzitsuena Herzliyan (Israel) izan zen.
  • 2013: Gairik ez. Ekitaldirik garrantzitsuena Jerusalemen (Israel) izan zen.
  • 2015: Gairik ez. Ekitaldirik garrantzitsuenak Reading eta Hyde Parken (Erresuma Batua) izan ziren.
  • 2016: Gairik ez. Ekitaldirik garrantzitsuenak Reading, Hyde Park eta Manchesterren (Erresuma Batua) izan ziren.
  • 2017: Gairik ez. Ekitaldirik garrantzitsuenak Hyde Park, Reading eta Manchesterren (Erresuma Batua) eta Modiinen (Israel) izan ziren.
  • 2018: Gairik ez. Ekitaldirik garrantzitsuenak Hyde Park, Reading eta Manchesterren (Erresuma Batua) eta Tel Aviven (Israel) izan ziren.
  • 2019: Gairik ez. Ekitaldirik garrantzitsuenak Hyde Park, Reading eta Manchesterren (Erresuma Batua), Parisen (Frantzia) eta Lincolnen (Ameriketako Estatu Batuak) izan ziren. Galwayn (Irlanda) «autisten harrotasunaren martxa» izan zen.
  • 2020: Gairik ez. Ekitaldi batzuk Galway, Dublin eta Ennisen (Irlanda) izan ziren. Hainbat ekitaldi sarean izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Gross, Jessica. «Playlist: All across the autism spectrum» TED Blog 2013/06/18.
  2. (Ingelesez) «Autistic Pride Day celebrated on June 18» The Scottish Strategy for Autism jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016/03/13).
  3. (Ingelesez) «Autistic Pride» Autistic Empire.
  4. (Ingelesez) «What is Autistic Pride» Au-Ti 2020/08/18.
  5. (Ingelesez) Redford, Joseph. «London Autistic Pride 2019» Autistic Empire 2019/07/16.
  6. (Ingelesez) Saner, Emine. «'It is not a disease, it is a way of life'» The Guardian 2007/08/07.
  7. (Ingelesez) Trivedi, Bijal. «Autistic and proud of it» New Scientist 2005/06/15.
  8. (Ingelesez) «Autistic Pride Day Theme 2023 Date Pride Events, Flag» Result29 2023/04/06.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]