Azme

Koordenatuak: 43°12′N 1°06′W / 43.2°N 1.1°W / 43.2; -1.1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Azme
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaIzura-Azme
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraazmetar
Geografia
Koordenatuak43°12′N 1°06′W / 43.2°N 1.1°W / 43.2; -1.1
Demografia

Azme Izura-Azme udalerriko herriska bat da, Nafarroa Behereko Oztibarre eskualdean. 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "azmetar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 17 km daude.

Izenaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentazio historikoan herri honen izena aldaera oso gutxirekin agertzen da: Azme (1481an Baionako kapituluan) eta frantsesez Asme edo Asme-Chilo[1] izena hartu zuen.[2] Izen bereko sala (okzitanierazko hitza "jauregi" esateko) zegoenez, beste kasu batzuetan bezala hortik jaso zuen herriak izendapena.

Hipotesi bezala uste da "Azpe" izan ahal zela antzina, "haitz"+"pe" alegia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biduze ibaiaren ibarrezkerrean, udalburua den Izura ipar-ekialdean du; hego-mendebaldean Larzabale eta ibaiaz bestalde, hego-ekiadean, Arroze. Aipatu hiru herriak oztibartarrak dira.

Mendebaldeko bere mugetan, ordea, Landibarre ageri zaigu baina ibar honetara heltzeko mendilerro bat gainditu behar da, Oxosarriko basoa zeharkatu ostean.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiaren ertzean 117 metro eskaseko garaierak badaude ere, herriskara heldu orduko 160ren bueltakoak daude eta hortik Landibarrerekiko mugara iritsi arte igoera areagotu egiten da. Bertugaineko 400 metroek ematen diote hastapena udalmuga honi; hortik segituta 392, 345, 357ko kotak ere lortzen dira eta herriska hau ia heltzen da Gaztelu Zahar (472 m) tontorrera eta bere aztarna protohistorikoetara.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1412-1413ko erroldan 10 etxe zituela ageri da eta 1551ekoan 33 zituen. Historian zehar beti populazio eskaseko gunea izan da.

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren beheko lurretatik pasatzen da D 933 departamendu mailako errepidea, herrialde osoaren ardatza dena. Berarengandik aterata bide batek lotzen du herriska honekin; Izurara joateko Done Jakue bidea kontrako ibilbidea segitu behar da baina ez dago autoentzako biderik errepide nagusitik pasatu gabe.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko Sala-ko jaunak eta Agerre, Berraute, Burguzahar eta Latsagako etxe noble edo jauregietakoek Nafarroako erresumako "estatuetan" parte hartzeko eskubidea zuten. Azken etxe hori, Azme eta Izuraren artean, zen ospetsuena eta historia handikoa.[3]

Arlo zibilean inoiz ez du garrantzi handirik izan; erlijio katolikoari dagokionez Frantziako Iraultza baino lehen bere eliza (San Joani eskainia) Izura eta Haranbeltzekoekin bat eginda zegoen parrokia bakarrean. Eliz hori (iraultzazaleek lapurtua eta bere ondasunak 447 liberatan salduak) gero hiru komunitateentzako eraikin batek ordezkatu zuen. Horren ondorioz 1792tik Izura, Arroze eta Haranbeltz herriska honekin lotu zituzten, "Azmeko parrokia" izendapenarekin.[4]

Udalerri-aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1841eko ekainaren 13a arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Izurarekin fusionatu zen; harrezkero Izura-Azmeren barruan dago.

Eraikin eta monumentu historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Kultura eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azmetarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa