Arroze

Koordenatuak: 43°14′03″N 1°04′23″W / 43.2342°N 1.0731°W / 43.2342; -1.0731
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arroze
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaLarzabale-Arroze-Zibitze
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraarroztar
Geografia
Koordenatuak43°14′03″N 1°04′23″W / 43.2342°N 1.0731°W / 43.2342; -1.0731
Demografia

Arroze Larzabale-Arroze-Zibitze udalerriko herriska bat da, Nafarroa Behereko Oztibarre eskualdean. Herri honek 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "arroztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 18 km daude.

Izenaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz "Arrotze" ere biltzen dena dokumentazio historikoan ez da forma desberdin askotan agertzen: oro har auzo-erdaretan (okzitaniera eta hortik frantsesezko aldaera ofiziala, espainiera) Arros gisa ageri da; zaharragoa (1100ekoa) da Arrosium forma.[1]

Etimologiaren aldetik bada eztabaidarik, Jean-Baptiste Orpustanek "harri" hitzetik eratortzen baitu baina Patxi Salaberriren ustez Gipuzkoako Arroa edo Nafarroa Garaiko Arroitz herrietako izenekin gertatzen den bezala Arro antroponimoa izan daiteke oinarria. Arròs toponimoa gaskoieraren eremuan (hau da, euskararen eraginpean sortutako okzitanierarena) oso ugaria da: Arango haranean, Gersen, Bearnon...

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Behereko erdialdean egonik ere, udalburua duen Larzabale komunikazio-gune garrantzitsuarekin alderatuta bazter batean dago. Biduzeren ibarreskuinean dago; ipar-ekialdean Arhantsusiko auzo batzuk, ekialdean Jutsi, hegoaldean Bunuze ditu; ibaiaz beste aldera hego-mendebaldean Zibitze, mendebaldean Larzabale eta ipar-mendebalderantz Izura-Azmeko lurrik baxuenak. Hori bai, horietara guztietara zuzen joateko errepiderik ez dago eta horrek areagotzen du herriska honek bizi duen isolamendua.

Gune horiek guztiak oztibartarrak dira.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri-kasko txikitik kanpora etxetalde sakabanatuak daude; bat ere ez da bereziki aipagarria. Hegoaldean Bunuzerekin ia mugan, Zibitzera pasatzeko zubia baino lehen "Salaberria Eihera" izeneko auzo txikia dago eta beste muturrean, Izurara pasatzeko zubitik hurbil beste errota bat dago, kasu honetan Biduzeren beste ibarrean: "Berrauteko Eihera".

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria bera 140 bat metrotan dago. Ibaiaren ertzean (iparraldetik) pittin bat baxuagoak diren altuerak daude (117 m Berrauteko Eiheraren parean); aldiz, ekialdean altuerak berehala handitzen dira herritik bertatik hasita eta goia jotzen du Othegainen (513 m), Arroze, Jutsi eta Bunuzek bat egiten duten ber puntuan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1412-1413ko erroldan 5 etxe eta 1551ekoan 14 etxe zituela ageri da; betidanik izan da populazio eskaseko gunea.

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Behereko ardatza den D 933 errepidearen parean badago ere, heri honetako lurretatik tokiko errepide batzuk besterik ez dira pasatzen: Zibitzetik abiatuta herrira zuzenen heltzen dena (Larzabale nahiz Donibane Garazi edota Zuberoarekin lotzen duena) eta beste beste errepideska batek iparralderantz jota Izura edo Jutsira heltzeko aukera ematen du edo segituz gero Amikuze aldera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herrian bi "etxe noble" zeuden: la Salle de Murulu zeritzonaz pentsatzen da herriko goiko aldean kokatuta zegoela, eliz zaharraren ondoan. 1679an Esquille familia biarnesarena zen eta hala zen oraindik 1793an.
  • Frantziako Iraultzaren garaian herri honetako apaiza Zohotako Pierre Zazpiturri zen; erbesteratu behar izan zuen eta elizako ondasunak 306 liberatan saldu zituzten.[2]

Udalerri-historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko armarrian[3] herri honi erreferentzia egiten dion zatia goiko eskuinekoa da; bertan herriko bi "jauregi", sala edo nobleen etxeei erreferentzia egiten die: hiru gazteluak la Salle de Murulu etxearena da eta zuri-urdin koloreko mozketa horzkatua Pedro d'Arros izenekoarena.

Eraikin eta monumentu historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Sebastian herriko eliza gain batean kokatuta zegoen, Muruluko gazteluaren ondoan. Larzabaleko parrokiaren menpekoa zen. Eliza laminek egina zela dio kondaira batek, Cerquand-ek biduta.
  • Hilarri aipagarriak zeuden herriko hilerrian baina Larzabalekora eraman zituzten.

Kultura eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa