Azpeitiko zezen plaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azpeitiko zezen plaza
Aizkolaria azpeitia 0001.jpg
Aizkolaria Azpeitiko zezen plazan, XX. mendearen lehen erdian.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Azpeitia
Koordenatuak 43° 10′ 54″ N, 2° 15′ 48″ W / 43.18163333°N,2.26336389°W / 43.18163333; -2.26336389Koordenatuak: 43° 10′ 54″ N, 2° 15′ 48″ W / 43.18163333°N,2.26336389°W / 43.18163333; -2.26336389
Historia eta erabilera
Irekiera1903
Arkitektura

Azpeitiko zezen plaza Gipuzkoako Azpeitia udalerrian dagoen zezen plaza da. Herrigunean dago, Idai-Ederren ertzean. Hirugarren kategoriako zezen plaza da, eta 4.000 ikuslerentzako edukiera du. 1903an inauguratu zuten. Azpeitiko Udala da jabea, eta Azpeitiko Zezen Plazako Zezenketa Batzordeak kudeatzen du.

Bertan ospatu ohi den zezenketa nagusia San Inazio jaietakoa da, uztaileko azken eguna den San Inazio eguna eta abuztuaren hasierako egunetan, baina udaberri aldera ere zezenketak antolatzen dira. Azpeitiko zezen plazan, Debako Jose Ventura Laka zezenketariaren omenez, hirugarren zezena hiltzean musika bandak Aldalur konposatzailearen Zortziko doinua jotzeko ohitura dago. Zezenketez gain, ohiko herri kirol apustu eta lehiaketak ere egin ohi dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]